PNVren sorrera eta politika historian

Euskal Herriko arazo nazionala eta sozialak ulertzeko beharrezkoa dela uste dugu PNVk bere sorreratik defendatutako politika aztertzea, azken finean herri hau zapaltzen eta traizionatzen pasa baitu bere historia guztia, gutxi batzuen interes ekonomikoak babesteagatik. Mundu guztiko nazio zapalduetako burgesien moduan euskal burgesiak eta hau ordezkatzen duen PNVk, herri honen eskubide demokratiko nazionalak ez dituzte inoiz benetan defendatu, multinazional eta bankuen irabaziak guztiaren gainetik jarriz. PNVk sortu zenetik Euskal Herriaren eskubide demokratikoak demagogikoki ustiatu ditu bere negozioak egiten jarraitzeko, herritarren aurrean erakunde nazionalista moderatu baten moduan aurkeztuz. Baina burges nazionalisten nazionalismoa poltsikoa hasten zaien tokian amaitzen da. Ikusi besterik ez dago aurrera eramaten ari diren pribatizazioak, errekorte sozialak... hainbeste “maite” duten herriaren langile klasea eta sektore azpiratuenak zapalduz behin eta berriro. Gizartea aldatzeko, arazo nazionala eta sozialak konpontzeko, derrigorrezkoa da euskal langileen eta sektore zapalduenen etsaia aztertzea bere sorreratik.
Euskal Herriko arazo nazionala eta sozialak ulertzeko beharrezkoa dela uste dugu PNVk bere sorreratik defendatutako politika aztertzea, azken finean herri hau zapaltzen eta traizionatzen pasa baitu bere historia guztia, gutxi batzuen interes ekonomikoak babesteagatik. Mundu guztiko nazio zapalduetako burgesien moduan euskal burgesiak eta hau ordezkatzen duen PNVk, herri honen eskubide demokratiko nazionalak ez dituzte inoiz benetan defendatu, multinazional eta bankuen irabaziak guztiaren gainetik jarriz. PNVk sortu zenetik Euskal Herriaren eskubide demokratikoak demagogikoki ustiatu ditu bere negozioak egiten jarraitzeko, herritarren aurrean erakunde nazionalista moderatu baten moduan aurkeztuz. Baina burges nazionalisten nazionalismoa poltsikoa hasten zaien tokian amaitzen da. Ikusi besterik ez dago aurrera eramaten ari diren pribatizazioak, errekorte sozialak... hainbeste “maite” duten herriaren langile klasea eta sektore azpiratuenak zapalduz behin eta berriro. Gizartea aldatzeko, arazo nazionala eta sozialak konpontzeko, derrigorrezkoa da euskal langileen eta sektore zapalduenen etsaia aztertzea bere sorreratik. 

XIX. mendera joan behar gara lan hori egiten hasteko. Hainbat sektore foralistentzat instituzio sekular batzuen galtzea irain bat izan zen eta horren ondorioz nekazal sektoreen artean -jauntxoak, lurjabeak-, hirietako burgesia txikien sektoreetan, intelektualetan eta erregimen zaharraren errentadunetan independentismo bizkaitarra jaiotzen hasi zen, Sabino Arana buru zutelarik. Modu honetan sortu zen euskal nazionalismoa eta laister etorri zen PNVren sorrera, 1895ean.

Sabino Aranak gainbeheran zeuden klase sozialen aspirazioak isladatu zituen eta honako hau idatzi zuen 1895ean: “fuese pobre Vizcaya y no tuviera más que campos y ganados y seríamos entonces patriotas y felices”. Aldi berean, Aranak defendatu zuen euskal nazionalismoak etorkinen aurkako arrazismoa eta xenofobia jariatzen zuen, Lorenzo Espinosaren “Un pueblo en marcha” liburuan azaltzen den bezala: “El rechazo se concretaba en la prohibición expresa del mestizaje racial o en la participación en grupos políticos, sociales, sindicales o culturales en los que colaborasen españoles”.

Hala ere, euskal burgesia handiak azkar ikusi zuen euskal nazionalismoaren potentziala bere interesen defentsarako tresna bezala, burgesia txikiaren eta nekazalgoaren masen deskontentua kilikatuz, Gobernu Zentralari bere buruarentzako abantailak erauzteko. Estrategia politikoaren aldaketa hau 1898tik aurrera joan zen indarra hartzen, urte honetan Arana anaiek Sota multimilioiduna eta talde politiko foralista bat PNVn sartu ondoren. Laguntza hauei esker Sabino Aranak eserleku bat lortu zuen diputatu probintzial moduan, baldintza errepresiboak oso gogorrak zirenean. Ramon de la Sota euskal politika eta ekonomiaren pertsonaia klabea izan zen urte haietan. Multimilioidun, ontzigile, bankari eta enpresari siderurgikoa autonomizalea zen, Gorteekin harreman ona zuena eta Estatu espainiarretik banatzearen etsaia, interes garrantzitsuak baitzituen merkatu horretan. PNVn sartu ondoren eta konfidantzazko gizonak postu klabeetan jarriz, Sotak Aranaren heriotza eta gero, nazionalismoaren botere faktikoa lortu zuen autonomismo moderatuari bidea zabalduz. Ia beti itzalpean egon zen polikaria izanez, PNVren eta ELA sindikatuaren plataformak erabiltzen jakin zuen bere interesetarako.   

Estatu espainiarrean klase dominatzailea nagusiki nekazal ekonomia atzeratu batean finkatzen zen bitartean, Euskal Herriko kostaldean garapen ekonomiko azkar bat ematen zen. Industria siderurgikoaren, garraioaren eta komunikazioen gorakadaren eraginez burdinaren eskaera handia egon zen Ingalaterratik XIX. mendean eta honek Euskal Herriaren industrializazioa asko erraztu zuen.

Kapital komertzialaren gehikuntzak Estatu espainiarrean hilzorian aurkitzen zen feudalismoa indartzen zuen bitartean, ez zen gauza bera gertatu kapital komertzial euskaldunarekin. Hau, kapital berrien etorpenarekin suspertuta, merkatu berrien irekierarekin, burdinaren meatoki berrien aurkikuntzarekin eta itsasaldearen baldintzekin, bere ekoizpenaren oinarriarekin perfektuki artikulatutako indar bezala sortu zen, erregimen berri baten eraketa laguntzen zuten harreman sozial berriei lekua eginez. Barneko ekoizpenaren eta kanpoko komertzioaren artean ezarritako kontaktu estuarekin Euskal Herria penintsulako “potentzia” bihurtu zen.

Euskal Herrian kapitalismoaren garapenarekin euskal burgesiaren klaseko kontzientzia indartzen joan zen, bere potentzial ekonomikoarekin gizartearen buru jarriz geratzen ziren hondakin feudalak zokoratuz eta suntsituz. Aldi berean, industriaren garapenak langile klasearen pisua handitzen zuen, gero eta jasangaitzagoak ziren patroiei aurre egitearen ondorioz beren kontzientzia hartze prozesua hasi baitzen. Paraleloki, euskal burgesiak botere politikoa zuten Andaluzia eta Gaztelako nekazal jabe handiei egiten zien aurre ahal zuten tarta zati ekonomiko handiena eskuratzeko.

Estatu espainiarrak Lehen Mundu Gerran zuen neutraltasuna eta armak egiteko lehengaien eskaera aprobetxatuz, irabazi handienak Euskal Herriko bankuek lortu zituzten. Ekoizpen siderurgikoa, meatokiak, merkatalontziak, paper ekoizpena... menperatzen zituzten talde familiarrak: Arteche, Chavarri, Zubiria, Zarate, Sota, Basterra, Urquijo, Echevarrieta, Ibarra, Aresti, Herrero... urrezkoak egin ziren. Sektore sozial hau ez zen inoiz identifikatu Euskal Herriaren benetako arazoekin. Baina hori bai, kapitalismo espainiarraren postu klabeak betetzen zituzten, bankuak eta industriak konektatu eta siderurgia eta energia ekoizpena garatu zirenetik. Euskal burgesia nazionalismoarekin besarkatu zen zapaltzen zuen biztanleriaren kontrol politikoa mantentzeko, eta burgesia espainiarrari eta Estatuari eskaerak egiteko hainbat arlotan, baina Estatu espainiarraren barnean egoteari esker lortzen zituen irabaziei uko egin gabe.  

Euskal burgesia gerrarekin aberasten zen bitartean, langile klasearen masak zapalduta zeuden Bizkaiako industria eta meategietan soldata eta lan baldintza miserableekin. Patronalak langileen jatorri ezberdinak erabiltzen zituen galiziarrez, andaluziarrez... osatuta zeuden kuadrilak eratuz beraien artean banatzeko eta haserrarazteko helburuarekin. Espainiako gobernuarekin zituen gatazkak arreta desbideratzeko eta Euskal Herriko klaseko gatazkak estaltzeko erabiltzen zituen.

Ikus daitekeenez gaur egungo PNVren politika esentzian orain dela 100 urtekoaren berbera da. PNV euskal burgesiaren instrumentua da eta beti eramango da hobeto burgesia espainiarraren interesak defendatzen dituen Estatu espainiar burgesarekin Euskal Herriko langile klasearekin baino. Akats larria da PNVk paper progresistarik jokatzea daukanaren ideia, bai arazo sozialen gaiean eta gatazka nazionalean ere. Hasieran esan dugun bezala PNVren “traizioak” (azken finean bere helburuak betetzeko politika egiten du) ez dira gutxi izan historian zehar. Hurrengo aleetan Estatu espainiarreko errepublika garaian eta gerra zibilean PNVk izandako jokaera jorratuko dugu. Beharrezkoa da zapaltzaile hauen benetako aurpegia zein den azaltzea! Beharrezkoa da nazio bakoitzeko langile klaseak bere burgesiaren aurkako borroka gupidagabea hastea!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio gehigarria