Euskal burgesia

Burgesia, faxismoa, errepresioa eta “gerra zikina”

Pasa den mendeko 30. hamarkadako krisi ekonomikoan, 1929ko crackaren ondoren, hainbat lekutan burgesiak faxismoa erabili zuen krisiaren ondorioz altxatutako langile mugimendua suntsitzeko. Langile erakundeak ilegalizatu eta milaka langile erailtzeaz gain, herri zapalduen eskubideak are gehiago erreprimitu zituzten. 1936ko Frankoren altxamendu faxista ere kapitalistek eta lur jabe handiek antolatua izan zen. Altxamendu hura antolatu eta frankismoaren urte luzeetan diktadura babestu zuen burgesia espainiarrak jarraitzen du gaur egun ere botere ekonomikoa eta politikoa izaten, estatu aparatua kontrolatzen eta legegintzaldi bakoitzeko gobernuak maneiatzen.  

Gehiago irakurri: Burgesia, faxismoa, errepresioa eta “gerra zikina”

PNV barneko tentsioak eta klaseko independentzia

Garbi dago PNVren barnean zatiketak daudela. Josu Jon Imaz PNVren buruak ere onartu du errealitate hau. Arzalluzek Euskadi Buru Batzarraren zuzendaritza utzi zuenean geratu ziren agerian aspaldiagotik sortzen ari ziren tentsioak.

Gehiago irakurri: PNV barneko tentsioak eta klaseko independentzia

PNV gerra zibilean: Hirugarren atala

Bilboko ebakuazioarekin eta Santoñako errendizioarekin eman zion bukaera PNVk “bere gerra zibilari”. Milaka euskal herritarrek beren bizia eman zuten bitartean euskal burgesiak bere interes ekonomikoak salbatu zituen.

Gehiago irakurri: PNV gerra zibilean: Hirugarren atala

PNV gerra zibilean: Bigarren atala

Euskal langileriaren odolak Euskal Herriko kaleak bustitzen zituen bitartean PNVk ez zuen bere poltsikoaz aparteko ardurarik! Bilboko langile heroikoek euren energia guztia faxismoaren aurkako borrokaren zerbitzuan jartzen zuen bitartean PNVren beldur bakarra lantegiek su hartuko zuten edo ez zen!

Gehiago irakurri: PNV gerra zibilean: Bigarren atala

Hego Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko gerra zibila zergatik hasi zen?

PNVk beste behin erakutsi zuen gerra zibilean hartutako jarrerarekin noren klase interesak defendatzen zituen, beldur handiagoa zien Frankoren aurka borrokatzen ziren langile eta zapalduei, iraultzaren arriskua baitzekarten, kapitalismoa defendatuko zuen faxismoari baino.

Gehiago irakurri: Hego Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko gerra zibila zergatik hasi zen?

Informazio gehigarria