Estatu frantziarra

Frantzia: Hollanden gobernuak murrizketekin aurrera jarraitzen du

Udaletako eta Europako azken hauteskundeetan Alderdi Sozialista frantziarrak jasandako porrotaren ondoren, zuzendaritzak amildegirako bidean jarraitzen du. Apirilean agintari sozialdemokratek ateratako ondorioa Manuel Valls lehen ministro izendatzea izan zen; bere leloa murrizketekin “urrunago eta azkarragoa joatea” zen. Abuztu bukaerako gobernu krisiak eskuinerako biraketa areagotu zuen. Gobernu berri bat eratu dute (bi urte eskasetan hirugarrena), eta “austeritatera eta langabeziara daraman defizitaren murrizketa dogmatikoa” publikoki kritikatu zuten ministroak gobernutik kendu zituzten. Hauen ordez, eta hau da esanguratsuena, gobernuko gizon indartsutzat 36 urteko gazte bankari bat jarri dute: Emmanuel Macron,1 35 orduko lan astea indargabetzeaz mehatxu eginez estreinatu zena.

Gehiago irakurri: Frantzia: Hollanden gobernuak murrizketekin aurrera jarraitzen du

Udal hauteskundeak Estatu frantziarrean: Alderdi Sozialistaren porrotaren ondoren, Hollandek eskuinera are gehiago biratu du.

Fraçois Holland Frantziar Errepublikako presidentziara 2012ko maiatzean iritsi zen eta urte berean PSFk hauteskunde orokorrak irabazi zituen. Garaipena, besteak beste, Sarkozyren gobernuaren herstura politiken kritikan oinarritu zen, Grezian eta Estatu espainiarrean gertatu bezala. Momentu hartan, analista askok, baita ezkerreko batzuek ere, garaipena eta PSFren diskurtsoa EBren eta NDFren murrizketan politiken alternatiba bezala interpretatu zuten. Bi urteren ondoren, Holland eta PSFren gobernuak ez dira desberdintzen Britainia Handiko edo Estatu espainiarrekin gobernu eskuindarrengandik, beren agendak murrizketa sozialez puzten ari dira. Aurreikus zitekeen modura, hautes-ontzietan PSk garesti ordaindu du eskuinerako biraketa. 

Gehiago irakurri: Udal hauteskundeak Estatu frantziarrean: Alderdi Sozialistaren porrotaren ondoren, Hollandek...

Azpikategoria

Informazio gehigarria