Estatu frantziarra

Etorkinen deportazioak Frantzian: Hollanderen gobernuaren deriba xenofoboa

Pasatu den urriaren 9an 15 urteko Leonarda Dibrani gaztea atxilotu zuten eskolako autobusean zihoala eta Kosovora deportatu zuten bere familia osoarekin. Honek inpaktu eta haserre handia eragin zuen mundu osoaren eta, noski, frantziarren artean, eta  sozialdemokraziak eskuinaren politika bere egin duela erakusten du.

Gehiago irakurri: Etorkinen deportazioak Frantzian: Hollanderen gobernuaren deriba xenofoboa

Estatu frantziarra: klase arte borroka eta Ezkerreko Frontearen gorakada

2012ko hauteskundeetan Sarkozyk porrot egin ondoren, gutxi iraun du Holland PSFko buruak egin zezakeen ezkerreranzko biraketaren ilusioak. France 24 telebista katearen arabera, urtebetean bere alde bozkatu zutenen %55ak huts egin duela pentsatzen du.

Gehiago irakurri: Estatu frantziarra: klase arte borroka eta Ezkerreko Frontearen gorakada

Inperialismoaren ofentsiba militarra Maliren aurka. Demokraziaren alde eta terrorismoaren aurka?

2013ko urtarrilaren 11n, Frantziak Maliko iparraldearen aurkako ofentsiba militar ikaragarria jarri zuen abian. Nahiz eta bat-bateko erabakia irudi lezakeen, esku hartze hau azken hilabeteetan prestatzen joan da gobernu frantsesa: 3.000 soldadu afrikar bidaliak zituen Malira Mendebaleko Afrikako Estatuen Komunitate Ekonomikoaren (MAEKE) agindupean, frantziar eta estatubatuar indar berezietako 600 kidek indartuta, maliar ejertzitoari entrenamendu militarra emateko. Hau guztia NBEko Segurtasun Kontseiluaren babesarekin egin da; urrian bertan onartu zuen ekintza eta pasa den abenduan berretsi zuen erabakia.

Gehiago irakurri: Inperialismoaren ofentsiba militarra Maliren aurka. Demokraziaren alde eta terrorismoaren aurka?

Hollanden “Hazkunde Plana” Europar Batasunerako, krisiaren alternatiba?

Hollandek frantziar hauteskundeak irabazi izanak eta Obamak Europar Batasuneko ekonomia politikoa hazkundera bideratzeko maiatzerako G8 goi-bilera deitu izanak, sozialdemokrazia europarrari burdin gori bat eusteko aukera eman dio krisiaren alternatiba badela erakusteko. Baina, Hollanden “Hazkunde Plana” Europa osoan zehar abian dauden murrizketa fiskalen alternatiba al da?

Gehiago irakurri: Hollanden “Hazkunde Plana” Europar Batasunerako, krisiaren alternatiba?

Ezkerraren goraldia Frantziako hauteskunde presidentzialetarako

Datorren apirilaren 22an eta maiatzaren 6an frantziar presidentetzarako hauteskundeak egingo dira. Duela bost urte Nicolas Sarkozyk eskuratu zuen presidentetza diskurtso demagogikoarekin. Bere burua herritar klaseen gidaritzat aurkeztu zuen, eta lanpostua, desberdintasuna murriztea eta goraldi ekonomikoa hitz eman zituen. Gutxi barru, ordea, bere benetako aurpegia erakutsi zuen: frantziar kapitalisten ordezkari eta defendatzailea. Oraingoan Sarkozyk hauteskundeak galtzeko arrisku handia du, eta François Hollandek du irabazteko aukera. Sozialistek irabazi zituzten 2011ko udal hauteskundeak, eta inkestek erakusten dutenez hauek izango dira datorren ekaineko legebiltzarreko hauteskundeetan garaile.

Gehiago irakurri: Ezkerraren goraldia Frantziako hauteskunde presidentzialetarako

Informazio gehigarria