Estatu espainiarra

Estatu espainiarra: PSOE eta eskuinaren arteko loturak

Ondorio sakonak izan ditu abenduaren 20ko hauteskundeetan sortutako krisi politikoak. Rajoyk inbestidurara joateari uko egin ondoren, PSOEko Pedro Sanchezek adierazi zuen bere saiakera egingo zuela eta gobernua osatzeko negoziaketak hasiko zituela. Ez ziren gutxi bere hitza beteko zuela eta eskuinarekin akordiorik ez zuela egingo esan zutenak. Denborak argi erakutsi du, ordea, errealitatea oso bestelako izango zela.

 ArgazkiaEstatua

Gehiago irakurri: Estatu espainiarra: PSOE eta eskuinaren arteko loturak

Noos kasua: justizia Monarkiaren eta kapitalista handien zerbitzura

14524567743191

Gehiago irakurri: Noos kasua: justizia Monarkiaren eta kapitalista handien zerbitzura

Catalunya: Estatu espainiarraren errepresioa eskubide nazionalen aurka

Askapen nazionalaren eta sozialismoaren alde!

Beharrezkoa da CUPek Mas eta Convergenciarekin haustea!

 ArgazkiaCatalunya

Gehiago irakurri: Catalunya: Estatu espainiarraren errepresioa eskubide nazionalen aurka

PPren eta Estatu aparatuaren erantzuna mobilizazio sozialaren gorakadaren aurrean

Azken urteetan, eta bereziki M15aren eztandaren ondoren, borroka sozialaren aurkako kriminalizazio kanpaina izugarria ikusi ahal izan dugu. Eskuin mediatikoa erabiliz, Alderdi Popularra mobilizazio esanguratsuenen eta horiek antolatzen dituzten arduradunen aurkako errepresioa justifikatuko duen giroa sortzen saiatzen da. Borroka soziala geldiarazteko saiakeren artean, pasa den martxoan lege errepresibo berriak onartu ziren murrizketa eta herstura planek sortu dituzten protestei aurre egiteko. 

 ArgazkiaErrepresioa1

Gehiago irakurri: PPren eta Estatu aparatuaren erantzuna mobilizazio sozialaren gorakadaren aurrean

CCOO eta UGTko zuzendaritzen traizio berria bake soziala inposatzen saiatzeko

Maiatzaren 24ko hauteskundeak izan eta gutxira, CCOO eta UGT sindikatuetako arduradunek espainiar patronalarekin aurre akordio berri bat sinatu zuten Lan eta Hitzarmen Kolektiboen gaineko Akordioa berritzeko (LHKA). Horren helburua Estatu espainiarreko langileen lan baldintzak negoziatzeko gida izatea da, eta bi sindikatuek, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako federazioak barne, arrakasta handitzat saldu nahi izan dute. Bestelakoa da errealitatea, ordea. Akordioak aholku batzuetaz hitz egiten du, hau da, ez ditu enpresariak ezertara behartzen; gainera patronalari egindako kontzesioz beterik dago: denbora partzialeko kontratuen alde egiten da, malgutasuna ontzat hartzen da eta soldatak enpresen irabazien arabera egokitzea aholkatzen da, Europar Batzordeak eskatu bezala.

ArgazkiaLangile

Gehiago irakurri: CCOO eta UGTko zuzendaritzen traizio berria bake soziala inposatzen saiatzeko

Azpikategoria

Informazio gehigarria