Estatu espainiarra

Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankista

Burgesia eta bere ordezkari politiko nagusiak prestatzen ari dira, baina ez errekuperazio ekonomikorako, altxamendu sozialari aurre egiteko baizik. Errepresioaren gorakada, oinarrizko eskubide demokratikoak, besteak beste, greba egitekoa, manifestatzekoa, informatzekoa eta autodeterminazio eskubidea, murrizteko neurri ugariak horren adibide dira.

Gehiago irakurri: Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankista

Harropuzkeria, gaitasun eza eta parasitismoa: espainiar eskuinaren ADNa

Guztiak berdinak dira, tankera berekoak. Beren harropuzkeria azpimarratzen has gintezke, oso harroputzak baitira. Ez da kasualitatea Madrilgo Erkidegoko Osasun Sailburuak Teresa Romero osasun-langileaz gezurti eta inteligentzia gutxikoa dela esatea; nahiz eta azken honek boluntarioki  hilkortasun maila %50-%90 bitartean duen ebolaz gaixotutako pertsona bat sendatzen laguntzeko eskaini zuen bere burua, eta gaur hiltzeko zorian dagoen. Horrela portatu dira elementu hauek guztiak beti, bizitzeko lan egin behar duenarenganako mespretxuarekin.

Gehiago irakurri: Harropuzkeria, gaitasun eza eta parasitismoa: espainiar eskuinaren ADNa

Emilio Botin eta Isidoro Alvarez: inpunitatearen eta zapalkuntzaren bi historia

Irailaren 10ean telekomunikabideek Emilio Botín, Banco Santander-eko presidentea hil zela eman zuten ezagutzera. Lau egun beranduago Isidoro Alvarez El Corte Inglés enpresa taldeko jabea hil zen. Hainbat egunetan telekomunikabideek hildakoen bertute pertsonal eta moralak goraipatu dituzte; eta ministroek, agintari politikoek, enpresari ezagunek, zenbait agintari sindikalek eta beste hainbatek hildakoen bizitzaz hitz egin eta herrialdeari egindako mesedea gogorarazi dute.

Gehiago irakurri: Emilio Botin eta Isidoro Alvarez: inpunitatearen eta zapalkuntzaren bi historia

Monarkia eta kapitalismoaren aurkako borroka

Juan Carlos I.aren abdikazioa ez da kasualitatea. Maniobra honen helburu nagusia sistema kapitalista mantentzea da. Monarkia espainiarraren krisiak agerian uzten du kapitalismo espainiarraren eta burgesiaren dominazioa ahalbidetu duten PP eta PSOEren krisia. Ekainaren 2an bertan Estatu osoan izan ziren manifestazio jendetsuek erakutsi zuten frankismoaren oinordeko instituzio honen kontrako jarrera.

Gehiago irakurri: Monarkia eta kapitalismoaren aurkako borroka

PPren erreforma fiskala: aberatsei egindako opari berri eta multimilioiduna langile familien kontura

Duela gutxi PPk hautatutako ekonomista talde batek urtebetez prestatzen aritu den erreforma fiskal baten proposamena egin du. Aurreikus zitekeen bezala, ustezko “aditu” hauek zerga sistemaren erreforma diseinatu dute diru gehien dutenen sektoreari mesede egiteko eta zergak ordaintzekoan injustizia eta desberdintasuna areagotzeko.

Gehiago irakurri: PPren erreforma fiskala: aberatsei egindako opari berri eta multimilioiduna langile familien kontura

Azpikategoria

Informazio gehigarria