Estatu espainiarra

PPren eta Estatu aparatuaren erantzuna mobilizazio sozialaren gorakadaren aurrean

Azken urteetan, eta bereziki M15aren eztandaren ondoren, borroka sozialaren aurkako kriminalizazio kanpaina izugarria ikusi ahal izan dugu. Eskuin mediatikoa erabiliz, Alderdi Popularra mobilizazio esanguratsuenen eta horiek antolatzen dituzten arduradunen aurkako errepresioa justifikatuko duen giroa sortzen saiatzen da. Borroka soziala geldiarazteko saiakeren artean, pasa den martxoan lege errepresibo berriak onartu ziren murrizketa eta herstura planek sortu dituzten protestei aurre egiteko. 

 ArgazkiaErrepresioa1

Gehiago irakurri: PPren eta Estatu aparatuaren erantzuna mobilizazio sozialaren gorakadaren aurrean

CCOO eta UGTko zuzendaritzen traizio berria bake soziala inposatzen saiatzeko

Maiatzaren 24ko hauteskundeak izan eta gutxira, CCOO eta UGT sindikatuetako arduradunek espainiar patronalarekin aurre akordio berri bat sinatu zuten Lan eta Hitzarmen Kolektiboen gaineko Akordioa berritzeko (LHKA). Horren helburua Estatu espainiarreko langileen lan baldintzak negoziatzeko gida izatea da, eta bi sindikatuek, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako federazioak barne, arrakasta handitzat saldu nahi izan dute. Bestelakoa da errealitatea, ordea. Akordioak aholku batzuetaz hitz egiten du, hau da, ez ditu enpresariak ezertara behartzen; gainera patronalari egindako kontzesioz beterik dago: denbora partzialeko kontratuen alde egiten da, malgutasuna ontzat hartzen da eta soldatak enpresen irabazien arabera egokitzea aholkatzen da, Europar Batzordeak eskatu bezala.

ArgazkiaLangile

Gehiago irakurri: CCOO eta UGTko zuzendaritzen traizio berria bake soziala inposatzen saiatzeko

Pedro Sanchezen patriotismoa

Banderita tu eres roja, banderita tu eres gualda”

 pedrosanchez

Gehiago irakurri: Pedro Sanchezen patriotismoa

M24 hauteskundeak Galizan: PPren erorketa eta ezkerreko hautagaitzen arrakasta

Maiatzaren 24ko Galizako hauteskundeek lurrikara politikoa eragin dute. Marea bezala deitutako ezkerreko hautagaitza bateratuak zazpi hiri galizarretatik hirutan iritsi dira alkatetzara. PPk berriz, azken 28 urtetako emaitza txarrenak lortu ditu.

pp pierde 5

Gehiago irakurri: M24 hauteskundeak Galizan: PPren erorketa eta ezkerreko hautagaitzen arrakasta

M24 hauteskundeak Catalunyan: Ada Colauren garaipena eta ezkerraren gorakada

Ada Colauren Barcelona en Comuk garaipen historikoa lortu du Bartzelonan eta Katalunia osoan ezkerrak emaitza garrantzitsuak lortu ditu. Sozialdemokraziaren ezkerrera dauden hautagaiek (Podemos, CUP, ICV eta Esquerra Unida) nabarmen gora egin duten bitartean PP eta CiUk zigor gogorra jaso dute.

1432502248805

Gehiago irakurri: M24 hauteskundeak Catalunyan: Ada Colauren garaipena eta ezkerraren gorakada

Azpikategoria

Informazio gehigarria