Estatu espainiarra

Argindar sektorearen negozio handia

Azaroaren 29an gobernuak iragarri zuen ez zuela “tarifa defizitarekin” amaitzeko 3.600 milioiko ekarpena egingo, hala egingo zuela hitz eman arren. Ondorioz, argindar merkatua kontrolatzen duten enpresek lapurreta beste modu batera egitea erabaki zuten: familiek ordaindu behar duten tarifa igotzea. Honela, %11ko igoera iragarri zuten.

Gehiago irakurri: Argindar sektorearen negozio handia

PPren abortuaren legea eta frankismora itzulera

PPren gobernuak legislaturako azken bi urteak baliatu nahi ditu borrokaren eta mobilizazioaren bidez lortutako eskubideak gehiago erasotzeko. Hezkuntza eta osasuna dira gehien sufritu dutenak; eta ordain ditzaketen gutxiengo batentzako pribilegio bilakatu nahi dituzte. Abortuaren lege berriak agerian uzten du gobernu honen izaera atzerakoia.

Gehiago irakurri: PPren abortuaren legea eta frankismora itzulera

Labanak Melillako hesian: PPren moral bikoitza “bizitzeko eskubidearen” defentsan

Beste behin, PPren gobernuak bere izaera atzerakoia eta milaka etorkinen bizitzarenganako duen mespretxua agerian utzi du. Immigrazioaren aurkako legeak gogortzeaz gain, beste pausu bat eman du orain eta Melillako mugetan hesi labandunak jarri ditu.

Gehiago irakurri: Labanak Melillako hesian: PPren moral bikoitza “bizitzeko eskubidearen” defentsan

‘Prestige’ aferaren epai lotsagarria

2002an hondoratu zen ‘Prestige’ petrolio ontziak ezagutzen den hondamendi handienetariko bat izateaz gain, agerian utzi zuen PPk eta estatu burgesak halako tragedia bati erantzuteko duten ezintasuna. Aitzitik, herritarren uholdeak izan ziren saiheste eta garbitze lanetarako. Aferari buruzko azken epaiak ageria utzi du justizia burgesaren benetako aurpegia.

Gehiago irakurri: ‘Prestige’ aferaren epai lotsagarria

RTVVko langileek hamabi orduz aurre egin diote deskonexioari!

Fabra eta bere Gobernua botatzeko, Greba Orokorra!

 

Azaroaren 28tik 29rako gauean, valentziar Gorteek eztabaidatu gabe Valentziar Irrati Telebista ixtea bozkatzen zuten egun berean, Generalitat-ak Ràdio Nou isilarazi zuen, eta telebistarekin gauza bera egiteko prestatu zen: polizia bidali zuen Nou-eko egoitzetara eta langileei sarrera oztopatu zieten. Hala ere, langileek beren lantokian sartzea lortu zuten, eta eguerdiko hamabiak arte iraun zuten emititzen.

Gehiago irakurri: RTVVko langileek hamabi orduz aurre egin diote deskonexioari!

Informazio gehigarria