3+2 dekretua: karreren suntsiketa, gradu tituluen balio-galtzea, gehiengoarentzat kostu ordainezinak eta irakasleen kaleratze masiboak

3+2 dekretua edo nola bota unibertsitatetik langileen seme-alabak

PPren Gobernuak eta Jose Ignacio Wert Hezkuntza Ministro lotsagarriak gazteen eta langileen lorpen garrantzitsuenetako batekin amaitu nahi dute: goi mailako formakuntzarako sarbidea familien gehiengoarentzat. Ikasketak dirua zutenek bakarrik egin ahal zituzten eredura itzuli nahi dute, eta horretarako arrazoia oso argia da: goi mailako formakuntzara gutxiengo pribilegiatu bat bakarrik bideratu nahi dute, hauek baitira lanpostu onak bermatuta dituzten bakarrak. Gainontzekoentzat, gehiengoa, langabeziaz eta prekarietatez betetako etorkizuna prestatzen dute, eta, horrela, goi mailako ikasketak izateko eta kualifikazio on bat edukitzeko aukera kenduz, edozein lanpostu onartu behar izango dugun edo zuzenean langabezia zerrendara joan beharko dugun etorkizunera botatzen gaituzte.

 

Helburu nagusi honekin landu dituzte beren plan eta hezkuntza erreforma guztiak. Unibertsitatean orain dela urte batzuk hasi ginen erasoak jasaten: tasak %66raino iritsi ziren, beken kopuruak murrizketa handia jasan du eta hauek lortzeko betebeharrak gogortu egin dira. Neurri hauen ondorioz 45.000 ikasle unibertsitatetik kaleratu dituzte dirua ez edukitzeagatik. Baina unibertsitate publikoa suntsitzeko helburuak abiadura bizian jarraitzen du. Moncloatik bota baino lehen plan elitizatzaileak ahal den urrutien eraman nahi dituzte.   

 

Nola eragingo die 3+2 dekretuak ikasleei?

 

3+2 dekretuak irakaskuntza unibertsitarioaren estruktura erabat aldatu nahi du. Errealitatean, lege berri baten inplikazioak ditu, baina ahal den hots gutxien ateratzeko eta erdi gordeka eta ahal den azkarren onartzeko, PPk dekretuz inposatu nahi izan du, 2015eko irailetik aplikatzeko, hau da, hurrengo ikasturtearen hasieratik. 

 

Graduen balio-galtzea: lau urtetik hirura pasako dira eta lan merkatuan ezerezean geratuko dira

 

Gaur egungo graduak lau urtetik hirura pasatzea da oinarrizko aldaketa. Dekretuak azaltzen duenez, izaera “basikoa” eta “orokorra” izango du, hau da, ez dira nahikoa izango beharrezko kualifikazio bat lortu eta kualifikazio altuko lanbide bat betetzeko: abokatua, kazetaria, ingeniaria, erizaina... Kualifikazio “espezializatu” hori lortzeko —dekretuko textuaren arabera— beharrezkoa izango da master bat egitea. Masterren iraupena urte batetik bira pasako da, honek suposatuko duen gastu ekonomikoarekin.

 

Lan merkatuan baliozko titulu bat lortzeko bi urteko masterra ordaindu beharko da gehiengoarentzat ordainezina izango den prezioekin

 

Honek dakarrenaz ideia bat egiteko, unibertsitate publikoetan eskaintzen diren masterren gaur egungo prezioak hartu ditzakegu adibide bezala. Adibidez, Madrilgo Complutense Unibertsitatean (ikasle kopuruan aurrenekoa da) urte bateko masterren kostua urteko 4.000 eta 7.000 euro artekoa da. Dekretu berriarekin, lan merkatuan errekonozitua izango den unibertsitate titulua lortzeko, bi urteko masterrak ordaindu beharko ditugu eta honen prezioa 8.000 eta 14.000 euro artekoa izan daiteke. Horrela garbi dago gutxiengo pribilegiatu batek bakarrik izango duela unibertsitate ikasketak ordaintzeko aukera, 20.000 eurora ere iritsi baitaiteke hauen gastua.

 

Hainbat gradu kendu eta milaka irakasle kaleratuko dituzte

 

Gaur egungo graduak izaera basiko eta orokorra izango duten hiru urteko gradu berrietara pasatzean, gaur egungo graduak adar bereko beste gradu batzuekin fusionatuko dira, eta horrela gaur egun dauden asko desagertu egingo dira. 

Beste aldetik, erreforma honek ondorio larriak eragingo dizkie irakasleei. Gaur egun dagoeneko graduetako eta masterreko ikasleen artean harresi ekonomiko handia badago (1,4 milioi unibertsitate ikasleetatik 100.000 bakarrik dira, gaur egun, master bat ikas ahal dezaketenak), erraza da ikustea irakasle asko soberan geratuko direla graduetan ikasturte oso bat kentzean. Zer gertatuko zaie gaur egun 325.000 ikasleri klaseak ematen ari zaizkien irakasleei? Urte batzuetan unibertsitateko milaka irakasle kaleratuko dituzte.

 

Zein ikasle kaltetuko ditu 3+2 dekretuak?

 

Dekretua indarrean urte honetako irailean sartuko den arren, kaltetu bakarrak ez dira izango unibertsitatean datorren ikasturtetik aurrera hasten direnak; gaur egun ikasten ari direnak ere eragingo ditu. Lehenagotik 4tik 3 urtera pasako diren graduak hasi zituzten ikasleei ere aplikatuko zaie dekretu hau. Hau da, bigarren ikasturtean bazaude baina zure gradua 3 urtekoa izatera pasatzen da, dekretu berria aplikatuko zaizu. 

Hau nahikoa ez balitz, graduko tituluen balio-galtzeak dagoeneko graduatuta eta lizentziatuta daudenei eragingo die, gradu tituluak edo lizentziaturak balio gutxiago izango baitu lan merkatuan. Gehiengoak ez dugun “espezializazio” master bat eskatuko zaigu.

 

Ezin dugu onartu! Unibertsitate publikoaren elitizazioari ez!

 

3+2 dekretua oso eraso larria da, unibertsitate publikoaren aurkako benetako lehergailua. Aplikatzen bada, langileen seme-alabentzat, hau da, gehiengo handiarentzat, unibertsitateko ateak behin betiko itxiko dira. Orain dela hainbat hamarkadetako unibertsitatea etorriko da, ikasketak egiteko aukera sektore aberatsenek bakarrik zuten garaikoa. Langile familietatik eta auzo apaletatik gatozenoi, gure gurasoak edo anai-arrebak langabezian ditugunoi, unibertsitatean ikasi ahal izateko eskubidea kenduko zaigu. 

Ikasle Sindikatutik uste dugu, neurri honek bakarrik erantzun sendoena merezi duela hezkuntza komunitate osoaren partetik. Baina dekretu hau azken urteetan hezkuntza publikoaren aurka eraman den erasoei gehitu zaie: 7.000 milioi euroko murrizketa, 32.000 irakasle kaleratzea, hezkuntzako LOMCE kontrarreforma frankista aplikatzea.

Indar osoz erantzuteko unea da. Horregatik da beharrezkoa ikasleek eta irakasleen sindikatuek —ELA, LAB, UGT, CCOO, STEILAS— eta gurasoen erakundeek —EHIGE, CEAPA— kaleak betetzea hezkuntza komunitate osoaren 72 orduko greba orokor berri batekin.

 

Unibertsitatearen pribatizazioari ez!

3+2 dekretuari ez!

 

Borroka da bide bakarra

Informazio gehigarria