Madrilgo marea txuriaren garaipena pribatizazio planak atzera botaz!!

Urte bateko borrokaren ondoren, osasun madrildarreko langileek garaipen handia lortu dute. Madrilgo Komunitateko Gobernuak atzera bota behar izan du 6 ospitale eta 27 osasun zentro pribatizatzeko plana. Garaipen hau Madrilgo marea txuriaren borroka eredugarriaren emaitza izan da. Osasun publiko madrildarraren erabiltzaileen babesarekin, langileek hainbat borroka antolatu dituzte urte luze honetan: bost aste iraun zuen greba mugagabea, itxialdiak ospitale eta osasun zentroetan, erresistentzia kutxak...

 

Borrokaren hasiera


2012ko abenduaren 27an, Madrileko Parlamentuak 2013ko Aurrekontuen Laguntzarako Legea onartu zuen, soilik PPren babesa jasoaz. Honek, beste gauza batzuren artean, sei hospitale publiko eta osasun zentroen % 10en pribatizazioa ekarriko zuen, 1,5 milioi pertsonei eraginez, baita errezetengatik euro bat ordaindu beharra ere. PP-ko diputatuek Madrileko osasunaren pribatizazioaren alde bozkatzen zuten bitartean, milaka pertsona ziren Madrileko Parlamentuaren inguruan manifestatzen ari zirenak, horrela, mediku, erizain eta osasun alorreko gainontzeko langileak protagonista izan zituen 5 astetako lan-uzteei amaiera emanaz.


Etekin maximoen irizpidea arriskutsua da populazioaren osasunarentzat. Honen adibide garbia, Valdemoroko Infanta Elena ospitalean aurkitzen dugu; guztiz kudeaketa pribatua duen hiru ospitaleetako bat dugu hau. Email batek agerian utzi duen moduan, bertako zuzendariak medikuak presionatzen zituen pazienteak osasun publikora bidera ez zitzaten. Ospitale pribatu hau, gaur egun Madriden dauden gehienak bezala, 1. mailakoa da – hauetan espezialitate gutxiago izaten dira eta honenbestez, zailtasun gutxiagoko gaixotasunak tratatzen dituzte-. Operazio eta tratamentu konplexuak 2. mailako ospitale handi eta superespezialitatuetan gauzatu ohi dira eta hauek, Jimenez Diaz fundazioa izan ezik, publikoak izaten dira, inbertsio handia eskatzen dute eta populazio asko igarotzen da bertatik. Ospitale pribatu batek, 2. mailako ospitale hauetako bati pazienteren bat bidaltzen badio, bertako gastuak ordaindu behar ditu, eta hau da Valdemoroko ospitaleko zuzendariak lehen aipatutako emailean hurrengoa idatzi izanaren arrazoia “kontuan hartu behar dugu, dena prezio ofizialean kobratzen dela eta oso serio hartu behar dugu ‘diruak jendeari jarraitzen dio’ esaera”. Era honetako praktikek, makina bat kexa izan dituzte.


Osasun pribatua iruzur bat denaren beste adibide bat, Madrileko Komunitateak 2010ean eginiko erreskateak dira, kiebra egin zuten ospitale pribatu-kontzertatuak erreskatatzeko 2 milioi euro ordaindu behar izan baitzuten; edo Collado Villalbako ospitalearen kasua, nahiz eta itxia egon, hileko 900.000 euro kostatzen baita bera mantentzea. Eta hauek dira kudeaketaz eta efizientziaz hitzegiten digutenak? Lotsagarria benetan!


Borroka eredugarria


Madrileko osasunaren gatazka hasi zenetik, PPren gobernuak osasun publikoko langileak kriminalizatu nahi izan ditu, hauek alper etagaizkile gisara aurkeztuaz. Gainera, gezur eta tergibersazio kanpaina bati ekin zion sektore pribatua osasunaren arloan sartu izanaren onurak saldu nahiean. Baina egunez-egun ezagutu diren analisi eta adituen iritziek argi erakusten dute osasun pribatua, osasun publikoa baino garestiagoa dela. 


Mobilizazio honek eduki duen babesa, ez da etorri soilik ezinbesteko konkista sozial bat arriskuan zegoenaren pertzeptziotik, sektoreko langileek lehen momentutik erakutsitako metodo eta jarreraga borrokalariagatik baizik. Mobizizazioa behetik ezarri zen, asanblada irekiak eta ospitale-itxialdi jarraiak eginaz; mediku, erizain, eta alorreko gainontzeko langileen parte hartze masiboarekin; Madrileko auzoetara irten eta, bertako langileen babesarekin hainbat manifestazio eta konzentraziotan parte hartuz. Langile klasearen metodo tadizionaletan oinarritutako mobilizazioa izan da, 70. hamarkadan diktadura frankista bota eta, gaur egun kenduarazi nahi dizkiguten eskubide sozialak lortu ziren metodo berak. Honen adibide dugu zenbait ospitale publikotan sortutako erreistentzia kutxak, non, hainbat medikuk, eskaini beharreko zerbitzu minimoengatik kobratu duten guztia erresistentzia kutxa hauetara bideratu duten. 

 

Borrokak eduki duen solidaritate eta babes soziala oso handia izan da eta behin eta berriz egin du talka langileak desprestigiatu eta bakarrik uzteko PPren saiakerekin, eta, hau izan zen Madrileko Justizi Epaitegi Gorenak (TSJM) Madrileko gobernuari halako ostikada eman izanaren arrazoia. Auzitegi Administratiboko hirugarren sekzioak, AFEM, medikuen elkarteak aurkeztutako elegite bati erantzunez, auto-judizial bat kaleratu zuen non, pribatizazio saiakeren suspentsio kautelarra agindu zuen erabaki finko bat hartu bitartean. Era berean, osasun prestazioak orain zeuden bezala mantentzea ere agindu du. Sala judizial honek berak, beste auto bat kaleratu zuen irailaren 25ean, horrela AMYTS mediku sindikatuak jarritako elegite bat tramitera onartuz. Auzitegi honen arabera, Osasun Kontseilaritzak ezingo zituen kudeaketa gehiago egin eta beraz, sinatu gabe zituen kontratuek bere hortan jarraitu beharko zuten. Borrokaren garaipenaren hasiera izan zen.

 

Borrokak lortutako inplikazio sozialaren ondorioz, justizia pribatizazioa geratzera behartu da. Azkenean, pribatizazio planek lortutako babes eskaxagatik, Madrilgo Komunitateko Gobernuak ezin izan dio langileen eta kalearen presioari eutxi eta atzera bota ditu pribatizazio planak. Borroka honen gakoa langileen borroka borondatea izan da, bukaeraraino iristeko borondatea mobilizazio eraginkorren bitartez. Gure ustez, beharrezkoa da sindikatuetako eta ezkerreko alderdietako zuzendaritzek eredutzat hartzea borroka hau murrizketei, erreformei, kaleratzeei, enpresa itxierei, LOMCEri, osasun publikoaren pribatizazioari... aurre egiteko. Borroka da bide bakarra!!

 

 

Informazio gehigarria