Editoriala

Syrizaren bi aukerak: kapitalistekin negoziatu edo sozialismoaren alde borrokatu

Urtarrilaren 25eko hauteskundeetako emaitzak garaipen eztabaidaezina izan ziren Greziako langile klasearentzat eta zapalduentzat. Syrizak emaitza historikoa lortu zuen, Europan azken hirurogeita hamar urtetan gertatu ez dena sozialdemokraziaren ezkerrera dagoen alderdi batentzat: botoen %36,34a lortu zuen (2.246.064 bozka) eta 149 eserleku, gehiengo absolututik 2ra bakarrik geratuz. 590.000 boto gehiago lortu zituen 2012ko ekaineko hauteskundeekin alderatuz. Syrizaren garaipenak aldaketa bat markatzen du Europako eszenatoki politiko guztian. Murrizketen eta austeritatearen aurkako mobilizazioa bultzatuko du eta klase arteko borrokaren aro berri bati irekiko dio bidea.

Gehiago irakurri: Syrizaren bi aukerak: kapitalistekin negoziatu edo sozialismoaren alde borrokatu

Eskozia eta Euskal Herria: Autodeterminazio eskubidea bai, sozialismoa ere bai

Burgesia ingelesa eta europarra larri ibili dira Eskoziar Estatua sortzeko arriskuarekin. Urduritasun hau kanpainako azken astean agerian geratu zen, burtsaren eta libra esterlinaren kotizazioaren erorketekin, baina, batik bat, Alderdi Kontserbadoreko, Liberaleko eta Laboristako arduradun politikoen eta Londresko botere ekonomikoaren eraso beldurgarriarekin. Xantaian oinarritutako kanpaina izan zen: enpresen deslokalizazioa, kapitalen ihesa, Eskoziar Estatua nazioarteko erakunde guztietatik kanporatzea eta gizarte eskoziarraren pobretze orokorra erabili zituzten. Beste aldetik, Eskoziako kaleetako eta sare sozialetako irakinaldi politikoa indartsua zen, Eskozia estatu bihurtzearen aldeko botoaren joera goranzkoa zela ikusita. Azkenean, irailaren 18ko erreferendumean, %85eko parte hartze historikoarekin, Erresuma Batuari elkartuta jarraitzearen aldekoek irabazi zuten 2.001.926 botorekin, banatzearen alde emandako 1.617.989 botoak garaituz (%55,3 ezezkoak, %44,7 baiezkoak).

Gehiago irakurri: Eskozia eta Euskal Herria: Autodeterminazio eskubidea bai, sozialismoa ere bai

Sozialismoaren aldeko borroka da bide bakarra!

Hamarkadetan zehar agindu duen erregimen politikoa hautsi egin da. Parlamentuak eta justizia botere ekonomiko handiengandik beregainak diren erakundeak direnaren moduko ideiak, lehen barneraturik egon arren, orain iruzur handi gisa ikusten dira. Eta garrantzitsuena: geroz eta langile eta gazte gehiagok ikusten dituzte gobernuak, eskuinekoak nahiz sozialdemokratak, bankarien eta, orokorrean, kapitalisten interesen alde egiten duten exekutiboen komite huts gisa. Eta kapitalista hauek, inork aukeratu ez dituen eta esku gogorrez gure bizitzak baldintzatzen dituen pribilegiatuen kasta osatzen dute.                          

Gehiago irakurri: Sozialismoaren aldeko borroka da bide bakarra!

Krisi ekonomikotik ateratzen ari gara?

Bost urte igaro dira subprime hipotekek eztanda egin zutenetik eta finantza sistema estatubatuarra eta europarra hondoratu zirenetik. Ordutik hona, sistema kapitalistak ezegonkortasun jarrai eta orokorra jasan du. Egoera honekin aldera daitekeen aurrekari historiko bat aurkitzekotan 1929ko crackaren eraginetara eta 30eko hamarkadako gorakada iraultzailera edo 70eko hamarkadako langile klasearen mugimendu handietara joan beharko genuke. Testuinguru honetan, beharrezkoa egiten da aztertzea ea ekonomia internazionalak susperraldi azkar bat biziko duen (propaganda burgesaren zaparradak dioen bezala) edo, aitzitik, geldialdia eta atzeraldia denbora gehiagoan luzatuko diren.

 

Gehiago irakurri: Krisi ekonomikotik ateratzen ari gara?

Katalunia: CiUren benetako asmoak eta askapen nazionala eta sozialismoaren aldeko borroka uztartzearen beharra

Kataluniako gatazka nazionala egoera politikoaren erdigunean dago eta espainiar estatuan hain gogor kolpatzen ari den mundu mailako krisi ekonomikoaren ondorio zuzena da. Inflexio politikoko garaiak izan ziren 30. eta 70. hamarkadetan gertatu zen bezala, klase arteko borrokaren gorakadarekin batera, gatazka nazionalaren auziak azaleratu egin dira espainiar estatuan.

 

Gehiago irakurri: Katalunia: CiUren benetako asmoak eta askapen nazionala eta sozialismoaren aldeko borroka...

Azpikategoria

Informazio gehigarria