Editoriala

Krisi ekonomikotik ateratzen ari gara?

Bost urte igaro dira subprime hipotekek eztanda egin zutenetik eta finantza sistema estatubatuarra eta europarra hondoratu zirenetik. Ordutik hona, sistema kapitalistak ezegonkortasun jarrai eta orokorra jasan du. Egoera honekin aldera daitekeen aurrekari historiko bat aurkitzekotan 1929ko crackaren eraginetara eta 30eko hamarkadako gorakada iraultzailera edo 70eko hamarkadako langile klasearen mugimendu handietara joan beharko genuke. Testuinguru honetan, beharrezkoa egiten da aztertzea ea ekonomia internazionalak susperraldi azkar bat biziko duen (propaganda burgesaren zaparradak dioen bezala) edo, aitzitik, geldialdia eta atzeraldia denbora gehiagoan luzatuko diren.

 

Gehiago irakurri: Krisi ekonomikotik ateratzen ari gara?

Katalunia: CiUren benetako asmoak eta askapen nazionala eta sozialismoaren aldeko borroka uztartzearen beharra

Kataluniako gatazka nazionala egoera politikoaren erdigunean dago eta espainiar estatuan hain gogor kolpatzen ari den mundu mailako krisi ekonomikoaren ondorio zuzena da. Inflexio politikoko garaiak izan ziren 30. eta 70. hamarkadetan gertatu zen bezala, klase arteko borrokaren gorakadarekin batera, gatazka nazionalaren auziak azaleratu egin dira espainiar estatuan.

 

Gehiago irakurri: Katalunia: CiUren benetako asmoak eta askapen nazionala eta sozialismoaren aldeko borroka...

Azpikategoria

Informazio gehigarria