Kaleko mobilizazioak daukagun indar ikaragarria erakusten du Borrokak elkartu behar dira greba orokor baterantz

Euskal Herrian mobilizazio benetan masiboak egon dira azken hilabeteetan. Milaka eta milaka gazte, langile eta pentsionista grinez eta geroz eta handiagoa den borroka animoarekin atera dira kalera. Martxoaren 8ko greba feminista, La Manadaren epai lotsagarriaren aurka lehertu den eztanda soziala eta maiatzaren 10eko ikasle greba, pentsiodunen etengabeko mobilizazioa eta egin diren manifestazio erraldoiak, sektore publikoko langile bitartekoen (interinoen) borroka, hezkuntza publiko zein itunpekoan izan diren grebak eta beste hainbat lantegi eta sektoretako grebak (PT, ofizinak eta bulegoak, ospitaleak, hotelak, garraioa, supermerkatuak…). Milaka langilek Euskal Herriko kaleak bete dituzte borroka soziala lehen lerroan kokatuz. Hemen, azpimarratzekoak dira noski errepresioaren aurkako mobilizazioak ere, Altsasuko gazteen alde eta euskal presoen dispertsioaren aurka gauzatu direnak besteak beste.

 

Langile klasea eta gazteria aurrera pauso oso garrantzitsuak ematen ari dira, geroz eta kontzientzia handiagoa hartuz dugun indar ikaragarrian eta bidea kaleko borroka dela. EAJk krisitik irteten ari garela eta Euskadi bizi kalitate oneko oasi bat dela errepikatzen jarraitzen badu ere, propaganda hutsal hori bere kabuz erortzen da langile familien eguneroko bizitzan. Fabrika oso garrantzitsuak ixtea, langileen hitzarmenen aurkako erasoak, enplegu prekario eta zaborra (batez ere gazte, etorkin eta emakumeek pairatzen dutena) eta murrizketa sozialen politikekin jarraitzea da Hego Euskal Herrian EAJ-PSE gobernuak, enpresariek eta bankariek inposatzen duten benetako errealitatea.

Mobilizazioaren gorakada hori Catalunyan egoera lehergarri batekin eta gainontzeko Estatuan mobilizazioen gorakadarekin batera doa. 155aren bloke monarkikoak itsu-itsuan aurrerantz ihes egitea erabaki du errepresiorik gogorrena inposatuz eta frankismo garaiko nazionalismo espainolistaren kanpaina mediatiko batekin, PPek, Ciudadanosek eta PSOEk antolatua. Horrek ordea, haserre soziala elikatu besterik ez du egiten, bai Euskal Herrian, Catalunyan eta baita Estatu mailan ere.

EAJ 78ko erregimenaren eta euskal ustelkeriaren alderdia

EAJk, orain urte bete, Rajoyren gobernua salbatu zuen. Bere aurrekontuak babestu zituen eta legegintza guztian zehar horiek babesten jarraitzeko asmoa zuen, kupoaren negoziazioa erabiliz aitzakia gisa. Noski, berriro ere babestea gustatuko litzaioke inongo eskrupulurik gabe, baina herri katalanaren altxamenduak eta Euskal Herriko mobilizazioek oso posizio deserosoan jarri dute hori egiteko. Kaleko borroka izan da ezer baino hobe agerian utzi duena Rajoyren nahiz Urkulluren gobernuen benetako ahultasuna.

Zalantzarik gabe, Urkulluren EAJk bere esku zegoen guztia egin du Catalunyako procesa gelditzeko, eta 78ko erregimeneko Espainiaren egonkortasuna berrezartzeko. Ihesaren mehatxuaren enpresari katalanekin elkartu da eta baita Puigdemontekin ere, dena bertan behera utzi eta atzera egin zezan. Baina Catalunyako masen altxamendua eta erabaki irmoa oso urrun iristen ari da eta erreakzioak blokean ereduzko zigorra ematea erabaki du: 155aren aplikazioa hasiera baino ez zen, gorakada errepresibo bat aurrera eramateko, herri oso bati mozala ezarri eta umiliatzeko eta beldurraren politika ezartzeko. Langile klaseari eta gazteriari mezu argia eman nahi zaio, Catalunyan bertan zein kanpoan.

155 blokeko hainbat sektorek EAJ “nazionalismo moderatua eta eraginkorraren” eredu gisa jarri nahi izan dute. Ciudadanosek bere aldetik, behin eta berriz eta modu atzerakoienean salatu du Euskadiko kontzertu ekonomikoa, publizitate kanpaina gisa, PPren hondoratze elektoraletik probetxua ateratzeko. Hori baliatuz, EAJk autogobernuaren eta Gernikako itunaren defentsa atera du bere bandera nagusi gisa. Baina hori maniobra bat besterik ez da, dagoen haserre soziala bere interesetara eta euskal enpresarirenetara bideratzen saiatzeko. Argi baino argiago geratu da EAJk ez duela inolako asmorik, kupoarekin edo kuporik gabe, zentimorik eskeintzeko langile klasearen bizi baldintzak hobetzera. Bere diskurtso demagogikoa agerian geratzen da, esate baterako, pentsiodunen aldarrikapenak babesten dituela esaten duenean, eta gero horiek gauzatzeari uko egiten dionean Eusko Jaurlaritzak badituen mekanismoak erabiliz.

EAJak oso interes konkretuak ditu euskal instituzioak maneiatzean. EAEko ustelkeria kasuak geroz eta gehiago ari dira argitara ateratzen, eta erabiltzen den prozedura PPren berbera berdina den: EAJren finantzaziorako eta kargudunen poltsikorako erabiltzen diren %4 edo %10eko komisioak eta kontrolik gabeko diru-laguntzak. Martxan dauden epaiketak, De Miguel eta Margüello kasuak edota Epsilón, Bidegi, Hiriko, Margüello, Purines, Karrantza… kasuak icebergaren punta besterik ez dira. Prentsan argitaratu denarekin bakarrik kalkulatzen da diru publikotik 5000 milioi euro galdu direla iruzurrezko kudeaketetan. Honi iruzur fiskaleko 2.300€ gehitu behar zaizkio, EHU eginiko txosten batean argitaraturiko datuen arabera eta EAJ-PSEk bankari eginiko zorraren barkatzea.

Greba Orokorrerantz

Euskal Herriko langile klasearen eta gazteriaren borroka tradizio hoberenak geroz eta indar gehiago hartzen ari dira. Geroz eta gehiago gara sistema honetan guretzat ez dagoela alternatibarik pentsatzen dugun langile eta gazteak. Beharrezkoa da borroka iraultzaile bat aurrera eramatea sistema kapitalistarekin amaitzeko eta gehiengoaren mesedetan funtzionatuko duen gizarte sozialista bat eraikitzeko. Posible da, programa iraultzaile batekin antolatuta eta kaleko borrokan aurrera pausoak emanda.

Horregatik, lehenbailehen egin beharreko betebehar bat dugu: borrokak bateratzea eta greba orokorrerantz bidea hastea, borroka soziala maila gorenera eramango duena. Sindikatuek ardura ikaragarria dute bertan. Beharrezkoa da, langileen eta mugimendu sozialen borroka koordinadorak sortzea, demokratikoki eta modu asanblearioan funtzionatuko dutenak, eta borrokak eta aldarrikapenak elkartzeko, elkartasuna zabaltzeko balioko dutenak, bertan erabakiz nola jarraitu borrokarekin aurrera. Soilik bide horri eutsiz lortuko dugu Euskal Herriko langile eta gazteok zapalkuntza nazionalarekin eta sozialarekin amaitzea.

Informazio gehigarria