Editoriala

Lanpostu guztiak mantentzeko: LANGILEEN KONTROLPEKO FAGOR PUBLIKOA!

Mondragon Taldeko enpresa liderra den Fagor Etxetresnak ixteak lau mila lanpostu zuzen baino gehiago eta beste milaka zeharkako suntsituko lituzke Euskal Herri osoan. Ez Mondragoneko zuzendaritzak, ez Urkuiluren (EAJ) gobernuak eta ezta Rajoyrenak (PP) ere ez diete inolako irtenbiderik eman lanpostuak eta beraien aurrezkiak galduko dituzten milaka langileri, “euskal kooperatibismoaren” motorra izan dena krisian erori denean. Horrelako albisteak dauden bakoitzean, kapitalismoaren logikarekin hautsi eta langile klasearen borrokarekin soilik lortu daiteke milaka langile familiarentzat onuragarria izango den irtenbidea.

Gehiago irakurri: Lanpostu guztiak mantentzeko: LANGILEEN KONTROLPEKO FAGOR PUBLIKOA!

Catalunya eta askapen nazionalaren aldeko borroka

Askapen nazionalaren eta askapen sozialaren aldeko borrokak elkarri lotuta daude, eta inoiz baino gehiago borrokak internazionalista izan behar du. Catalunyako zapalduen arazoak eta mundu osoko zapalduenak berberak dira. Herri kataluniarra ezin izango da sekula bere buruaren jabe izan botere ekonomikoa eta politikoa klase dominatzailearen zerbitzura badaude, hau espainiarra edo kataluniarra izan. Horregatik, Catalunyaren autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka sozialismoaren aldeko borrokari erabat lotuta dago.

 

Gehiago irakurri: Catalunya eta askapen nazionalaren aldeko borroka

PPren Gobernuaren aurkako borroka eta langile internazionalismoa

PPk langile klasearen eskubideak eta lorpenak suntsitzeko helburuan jarraitzen du. Honen ondorioak latzak dira: milioika pertsona pobretzea, langabezia tasa historikoa eta hamarkadetan ezagutu gabeko desberdintasun soziala. Honi gehitzen zaizkio oinarrizko zerbitzu publikoak suntsitzea eta lan eskubideak ezabatzea. Hala ere, herritarren gehiengoari eragiten dion erasoaldi honek maila bereko erantzuna izan du kalean. Greba orokorrak, langile publikoen manifestazio masiboak, hezkuntza eta osasun publikoaren aldeko mobilizazio indartsuak, etxe-kaleratzeen aurkako borroka... Azken bi urteetan martxan jarri den mugimendua erabateko errebolta soziala da eta eragin politiko ikaragarria izan du.

 

Gehiago irakurri: PPren Gobernuaren aurkako borroka eta langile internazionalismoa

M30eko Greba Orokorretik denboran luzatuko den borroka egutegi eraginkorrera!

Herritarren haserrea sozialismoaren aldeko borroka antolatuan bilakatu behar dugu!

 

Inoiz baino argiago ikusten da kapitalismoak ezin digula etorkizun oparorik eskaini. Europako krisiak gogor jarraitzen du: Grezia, Irlanda, Portugal eta “banka espainiarraren” erreskateen ondoren Zipreren egoera larria etorri da. Herrialde honek ekonomia europarrean duen eragina txikia izan arren (BPGren %0,2), Europar Batasunean agertzen diren arazoak gero eta handiagoak dira. Komunikabideek behin eta berriro esan zuten Zipreko bankaren arazoa salbuespena zela, baina, zein izango da hurrengo salbuespena? Irlanda? Portugal? Grezia? Euskal Herrian eragin zuzena izango lukeen estatu espainiarra?

Gehiago irakurri: M30eko Greba Orokorretik denboran luzatuko den borroka egutegi eraginkorrera!

PP krisian: Murrizketen, pribatizazioen eta errepresioaren gobernua bota beharra dago!

  • Borrokak elkartzearen eta greba orokorraren alde helburu hau lortu arte!
  • Ezkerreko alternatiba eraginkorraren alde!


PPko diruzaina izan zen Luis Barcenasen paper famatuetan argi ikusi zen alderdi honen eta burgesia espainiarraren arteko lotura: konstruktora eta enpresa handiek PPri emandako “diru laguntzak” alderdiaren zuzendaritzako kideen poltsikoetara joaten ziren. Honek erakusten du PPren gobernua kapitalista handien zerbitzura dagoela eta gutxiengo parasitario batek agintzen duela milioika herritarren bizitza goitik behera baldintzatuz.   

Gehiago irakurri: PP krisian: Murrizketen, pribatizazioen eta errepresioaren gobernua bota beharra dago!

Informazio gehigarria