Deialdiak

Euskal Herria eta iraultza sozialista: Ibaetako VII. Jardunaldi Marxisten hirugarren saioa

Azaroak 26 asteazkenean, Ibaetako Filosofia fakultateko 0.6 gelan, VII. Jardunaldi Marxisten bigarren saioa izango da. 

Gaia: Euskal Herria eta iraultza sozialista

15:30etan bideo emanaldia
17:30etan hitzaldia

 

Zer da marxismoa?: Ibaetako VII. Jardunaldi Marxisten bigarren saioa

Azaroak 19 asteazkenean, Ibaetako Filosofia fakultateko 0.6 gelan, VII. Jardunaldi Marxisten bigarren saioa izango da. 

Gaia: Zer da marxismoa?

15:30etan bideo emanaldia
17:30etan hitzaldia

Gaur izango da Ibaetako VII. Jardunaldi Marxisten lehen saioa

Mexikoko gertakari garrantzitsuak direla eta, hezkuntza publikoaren aldeko borroka eta ikasle mugimendua jorratzeko asmoz, gaurko gaia "Mexikoko ikasleen hilketak eta 43 desagerrarazteak" izango da. Hizlaria Cesar Alcazar ikasle mexikarra izango da. Bideo emanaldia 15:30etan izango da eta hitzaldia 17:30etan.

Ibaetako VII. Jardunaldi Marxistak

[informazio gehiago azpian]

Gehiago irakurri: Ibaetako VII. Jardunaldi Marxistak

Urriak 21-22-23 Ikasle Greba: Milaka pertsona manifestatu gara Euskal Herrian!!

Aurrera jarraitzen du hezkuntza publiko eta euskaldunaren aldeko borrokak. 20.000 lagun inguru mobilizatu gara Donostiako Ibaetako Kanpusetik atera den manifestazioan, Gasteizen eta Bilbon. Milaka eta milaka izan dira Galizian eta Katalunian ere, Bartzelonako hiriburukoa izan delarik handiena 25.000rekin. Milaka izan dira baita ere Estatuko beste hainbat hiritan, Madrilen adibidez 40.000 inguru. 

Gehiago irakurri: Urriak 21-22-23 Ikasle Greba: Milaka pertsona manifestatu gara Euskal Herrian!!

Azpikategoria

  • DEIALDIAK
    Euskal Herria Sozialistaren deialdiak
    Artikulu kopurua:
    26

Informazio gehigarria