Arabako Campuseko JARDUNALDI MARXISTAK

Federico Engels Fundazioak eta Euskal Herria Sozialista aldizkariak elkarlanean, iaz bezala, Arabako campuseko Jardunaldi Marxistak antolatu nahi ditugu, Ibaetako eta Leioako campusean egin dugun bezala. Iazko ikasturtean, graduetako kredituekin konbalidatu genituen, eta guretzat pauso garrantzitsua izan da graduen programara egokitzea. Ikasleen artean harrera oso ona eduki dute, parte hartzea eta bertako giroarekin oso gustura geratu gara. Bost hitzaldietara eta kreditu baten konbalidaziora egokitu dugu programa, 25 ordu beteaz, eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. Hori dela eta, aurten ere hala izan dadin nahi dugu.

Jornadas Marxistas Cartel hoja1Jornadas Marxistas Cartel hoja Eloy 00

Programari dagokionez beti mantendu izan dugu izaera elebiduna, metodo ezberdinak erabiliz horretarako, euskarak presentzia eduki dezan jardunaldietan eta era berean ikasle guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten. Landutako gaiei dagokionean berriz, ahalik eta anitzena eskaintzen saiatu gara, marxismoaren ideiak alderdi eta testuinguru ezberdinen bidez azalduz, filosofiaren, soziologiaren, politikaren eta ekonomiaren arloetatik eta baita oroimen historikoaren berreskuratzearen nahiz egungo egoeraren azterketaren testuinguruetan.

Federico Engels Fundazioak orain dela hamabi urte antolatu zituen lehen aldiz jardunaldi marxistak Gasteizko Geografia eta Historiako fakultatean, ondoren Leioako campusera eta Ibaetara zabaldu ziren. Hala ere, azpimarratu beharra dugu Federico Engels fundazioak antolaturiko jardunaldi hauek Gasteizko campusean hasi zirenetik estatu espainiar guztian zehar zabaldu direla. Pasa den urtean jardunaldi marxistak antolatu ziren besteak beste Madrileko Complutensean eta Rey Juan Carlosen, Bartzelonako Autonoman, Sevillan, Malagan, Valentzian, Oviedon, Santiago de Compostelan, etab. eta parte hartze bikainarekin gainera.

Materialismo dialektikoa eta historikoa, metodo filosofiko bezala eta historia ulertzeko tresna gisa zabaltzea eta, hala nola honen aplikazioaren gaineko eztabaida eta elkarrizketa sakontzea erabat beharrezkoa eta aberasgarria dela uste dugu unibertsitatea bezalako ingurune batean. F. Engels Fundazioak marxismoaren klasikoen argitalpenen katalogo zabal bat dauka, baita egungo autore marxisten hainbat liburu ere, tartean aurrez aipatu ditugunak. Euskarazko klasiko marxisten bilduma bat ere hasi berri du Euskal Herria Sozialistarekin elkarlanean, jada zazpi klasiko euskarara itzulita, beste hainbat liburuxkarekin eta aurrerantzean ere lan horrekin jarraitzeko proiektuekin. Esperientzia hau guztia unibertsitateko ikasleriari gerturatzea oso positiboa izango litzakeela uste dugu eta horregatik nahi dugu graduen plan berriko kredituen konbalidazioan parte hartzen jarraitu.

Programa

Horrela, jardunaldiak bost hitzaldi/mahai inguruz osaturik egongo dira, gaiaren sarrera gisara bideo emanaldi apropos bat eskainiko delarik. 2017ko azaroaren 8, 15, 22, 29an eta abenduaren 13an izango dira, Elurreta eraikineko gelategian. Hauetako bakoitza 4 ordukoa izango da, 15:00etatik hasi eta 19:00ak arte, eta amaieran lan idatzi bat eskatuko zaie matrikulatuei, 5 ordutan baloraturikoa. Guztira beraz, jardunaldiak 25 ikastordutan geratuko lirateke eta kreditu batekin balioztagarriak izango lirateke graduko ikasleentzat. Antolatzaileak Arabako campuseko errektoreordetza, Ezker Iraultzailea (Euskal Herria Sozialista aldizkaria atxikitzen den eragilea) eta Federico Engels Fundazioa dira.

Aurtengo jardunaldi marxistetan landuko diren gaietan, marxismoaren oinarri teorikoa eta ikuspegia egungo egoera sozialeko gai garrantzitsuenetan kokatu nahi genuke. Honako gaiak landuko dira:

       Errusiako Iraultzaren 100 urteurrena

       Emakume langilearen askapena

       Hezkuntza publikoaren aldeko borroka

       Catalunya eta arazo nazionala estatu espainiarrean

       Estatu Batuak. Donald Trumpen garaipena eta erlazio internazionalak

Besterik gabe espero dugu kredituen baliogarritasuna izatea eta arrakasta handia mantentzea aurten ere. Hala nola, aipatu nahi genuke asko eskertuko genuela jardunaldien gastuen finantziazioaren inguruan laguntzarik ote balitz informatzea.

JORNADAS MARXISTAS DEL CAMPUS DE ÁLAVA

Hace ocho años empezamos a organizar desde La Fundación Federico Engels y la revista Euskal Herria Sozialista las jornadas marxistas de Ibaeta. Desde hace tres cursos los hemos convalidado con los créditos de grado en la vicerectoría de Ibaeta, con la ayuda de la facultad de Filosofia y Ciencias de la Educación. Ha sido un paso muy importante para nosotros convalidarlos con los créditos de grado. Han tenido muy buena acogida entre los estudiantes, las charlas más grandes han llegado a reunir más de 50 oyentes y hacemos una valoración excelente sobre el ambiente y la participación activa en ellas. El año pasado decidimos ajustar el programa a 5 charlas y convalidarlas con un crédito, cumpliendo 25 horas, y queremos seguir así.

En los programas de las jornadas siempre hemos querido mantener carácter bilingüe, utilizando diferentes métodos para ello, para que a la vez que el euskera tenga una presencia en dichas jornadas, puedan participar todos los alumnos. En cuanto a la temática tratada en las jornadas hemos intentado ofrecerla lo más variada posible, explicando las ideas del marxismo mediante diferentes aspectos y contextos, desde los campos de la filosofía, sociología, política, economía y también la recuperación de la memoria histórica así como el análisis de la situación actual.

Las jornadas marxistas empezaron a celebrarse por parte de la Fundación F. Engels hace once años en la facultad de Geografía e Historia de Vitoria, que a su vez, se extendieron al campus de Leioa e Ibaeta. Sin embargo tenemos que subrayar que la organización de estas jornadas por la Fundación Federico Engels, se está extendiendo a través de todo el estado español en universidades como la complutense y Rey Juan Carlos de Madrid, la autónoma de Barcelona, en Sevilla, en Málaga, en Valencia, en Oviedo, en Santiago de Compostela, etc. y con una participación esplendida. Todos ellos han sido convalidables con uno o dos créditos.

Creemos que es totalmente positivo y enriquecedor profundizar en el materialismo dialéctico e histórico como método filosófico y como herramienta para entender la historia, así como plantear en toda su amplitud el debate sobre la aplicación de las tesis básicas del marxismo en la concepción del mundo actual. La Fundación Federico Engels cuenta con una edición extensa de clásicos del marxismo, aparte de libros de autores marxistas contemporáneos. También ha creado una colección de clásicos marxistas traducidos al euskera trabajando junto a Euskal Herria Sozialista, con siete libros ya publicados, varios librillos y con proyectos ya en marcha para el futuro. Creemos que trasmitir esta experiencia al alumnado universitario es totalmente positivo y es por todo esto que queremos mantenerlos en las convalidaciones de los créditos de las carreras del nuevo plan de grados.

Programa

Las jornadas constaran de cinco charlas coloquio, introducidas por una proyección de video. Se realizaran el 8, 15, 22 y 29 de noviembre y el 12 de diciembre del 2017, en el aulario de La Nieves. La duración de las mismas será de 4 horas, desde 15:30 a 19:30, y al final de las jornadas se exigirá a los matriculados un trabajo escrito valorado en 5 horas, por lo que el total de las jornadas ascenderá a 25 horas lectivas, convalidables con 1 crédito para los alumnos de grado. Los organizadores son la el vicerrectorado del campus de Álava, Izquierda Revolucionaria (organización a la que pertenece Euskal Herria Sozialista) y la Fundación Federico Engels.

Respecto a los temas que se va a impartir en las jornadas de este año, queremos unir los fundamentos teóricos del marxismo situándonos en los temas sociales más candentes del contexto actual. Los temas que se impartirán son los siguientes:

       A 100 años de la Revolución Rusia

       La lucha por la liberación de la mujer trabajadora

       La lucha por la educación pública

       Catalunya y la cuertión nacional en el Estado español

       Estados Unidos. El triunfo de Donald Trump y las relaciones internacionales

Sin más dilaciones, esperamos que estas jornadas sean convalidables con el crédito arriba mencionado y que tengan un éxito como los años anteriores. Agradeceríamos mucho, también la información a cerca de cualquier ayuda económica para los gastos organizativos de estas jornadas.

Informazio gehigarria