Ez gaituzte engainatzen! Errebalidak ez aplikatzeko modu bakarra indargabetzea da! Azaroaren 24an ikasle greba!

14991196 1095422153838308 4192929224578964104 o

 

Urriaren 26ko greba, kolpe gogorra Rajoyren gobernuarentzat

Pasa den urriaren 26an Ikasle Sindikatuak errebalida frankisten aurka deituriko greba benetako kolpea izan zen Rajoyren gobernuarentzat. Milioika ikaslek ikasgelak hustu eta kaleak manifestazio jendetsuekin bete genituen: 15.000 Bilbon, 5.000  baino gehiago Donostian, milaka Gasteiz eta Iruñean, 50.000 Bartzelonan, 20.000 baino gehiago Galizian, 60.000 baino gehiago Madrilen… Garbi utzi dugu badugula indarra gure helburuak lortzeko.

Errebalidak indargabetu al dituzte?

Ez zaitzatela engaina! Errebalidek bere horretan jarraitzen dute!

Grebaren hurrengo egunean, borroka geldiarazteko gezur eta nahasmen kanpaina abiatu zuten PPk, PSOEko parlamentarioen laguntza lotsagarriarekin, eta komunikabideek. Inbestidura saioan, Rajoyk esan zuen errebalidek "ez zutela eraginik izango Hezkuntza Itun Nazionala lortu bitartean”. Baina bagenekien aurten ez zutela eragin akademikorik izango! Hala zekarren Ministroen Kontseiluak onartutako dekretuak, eta horren aurka egin genuen greba! Adierazpen horietatik abiatuz, komunikabide askok errebalidak atzera bota edo indargabetu egin direla saldu nahi izan dute, baina erabat faltsua da! Norbaitek libratu garela pentsatzen badu, oso oker dago: Méndez de Vigo jarduneko Hezkuntza ministroak publikoki esan du EZ DUTELA ERREBALIDAK KENTZEKO ASMORIK, EZTA LOMCE KENTZEKORIK ERE. Eta ondoren, hezkuntza itunez hitz egiten dute lotsa gutxirekin. Ez digute adarrik joko!

Euskal Herrian ohituta gaude EAJrekin honelako itxurakeria eta gezurretara, horien helburua gero atzetik murrizketak aplikatzen jarraitzea izaten baita. Esaten digute ez kezkatzeko, hemen ez direla LOMCE eta errebalidak aplikatuko; baina gezurra da. Ez gaituzte engainatuko izenez aldatze hutsarekin, “Heziberri” eta “ebaluazio norbanakotuak” deitzearekin. Badakigu gauza berbera direla! Errebalidak ez aplikatzeko modu bakarra horiek berehala indargabetzea da!

Azaroaren 24an ikasle greba orokorra!

Errebalidak berehala indargabetu ditzatela!

Rajoyren gezurrek Gobernuak duen ahultasun ikaragarria eta mobilizazioari dion beldurra erakusten dute. Berriro kolpatu behar dugu gure indar osoz! Hori dela eta, azaroaren 24an, IKASLE GREBA OROKORRERAKO DEIA LUZATZEN DUGU! BERRIRO IKASGELAK HUSTU ETA KALEAK GURE BORROKAREKIN BETE BEHAR DITUGU!

Era berean, Ikasle Abertzaleei azaroaren 24an borroka batzeko eta elkarrekin greba eta mobilizazioa Hego Euskal Herri osora zabaltzeko deia egiten diegu. EHIGE gurasoen elkarteari ere deia luzatzen diegu gurekin borrokara atera daitezen. Bestalde, ELA, LAB, CCOO, UGT eta STEILAS irakasleen sindikatuei ere dei egiten diegu azaroaren 24an irakasleak hezkuntza komunitate osoko grebara dei ditzaten. Gobernu hau ahula eta zilegitasunik gabea da. Badugu garaipena eskuratzeko indarra!

¡No nos engañan!

¡La única forma de que no se apliquen las reválidas es su derogación!

¡Todos a la huelga estudiantil el 24 de noviembre!

La huelga del 26 de octubre, un golpe demoledor al gobierno Rajoy

El pasado 26 de octubre la huelga general convocada por el Sindicato de Estudiantes contra las reválidas franquistas fue un auténtico golpe para el gobierno de Rajoy. Millones de jóvenes vaciámos las aulas y llenamos las calles en manifestaciones multitudinarias: 15.000 en Bilbao, más de 5.000 en Donosti, miles en Gasteiz e Iruñea, 50.000 en Barcelona, más de 20.000 en Galicia, más de 60.000 en las calles de Madrid... Hemos dejado claro que tenemos la fuerza para conseguir nuestro objetivo.

¿Se han suspendido las reválidas?

¡Que no te engañen! ¡Las reválidas siguen en marcha!

Desde el día siguiente a la huelga, el PP, secundado vergonzosamente por los parlamentarios del PSOE, y los medios de comunicación emprendieron  una campaña de mentiras y confusión para desactivar la lucha. Rajoy, en su discurso de investidura, afirmó que las reválidas “no tendrán efectos académicos hasta que no se llegue a un Pacto Nacional por la Educación”. ¡Pero ya sabíamos que este año no tendrían efectos académicos! ¡Así venía en el decreto que aprobó el Consejo de Ministros que motivó una huelga general estudiantil! A raíz de esas declaraciones muchos medios de comunicación han tratado de vender la idea de que se suspenden las reválidas o de que se han retirado ¡Pero eso es totalmente falso! Si alguien piensa que estamos a salvo de ellas está muy equivocado: el Ministro de Educación en funciones, Méndez de Vigo, ya ha señalado públicamente que NO TIENEN PENSADO RETIRAR LAS REVALIDAS, COMO TAMPOCO LA LOMCE. Y después tienen la poca vergüenza de hablarnos de pactos educativos ¡Que no nos tomen el pelo!

En Euskal Herria el PNV ya nos tiene acostumbrados a estos intentos de vender humo para luego aplicar los recortes. Nos dicen que no tenemos que preocuparnos por la LOMCE ni por las reválidas porque aquí no se aplicarán. Pero esto es falso. Cambiándoles los nombres por “Heziberri” y “evaluaciones individualizadas” no van a engañarnos.  Sabemos que son exactamente lo mismo. ¡La única forma de que no se apliquen las reválidas es su derogación inmediata!

¡El 24 de noviembre huelga general estudiantil!

¡Derogación de las reválidas ya!

Las tramposas declaraciones de Rajoy reflejan su enorme debilidad y el miedo a la movilización. ¡Hay que volver a golpear con todas nuestras fuerzas! Por eso llamamos a la HUELGA GENERAL ESTUDIANTIL EL 24 DE NOVIEMBRE ¡VACIAR DE NUEVO LAS AULAS DE TODOS LOS INSTITUTOS Y LLENAR LAS CALLES CON NUESTRA LUCHA!

 

Llamamos a los compañeros de Ikasle Abertzaleak a unificar la lucha el 24-N, a salir unidos a la huelga y extender las movilizaciones a toda Hego Euskal Herria. También llamamos a los padres y madres -  EHIGE -  a que vuelvan a salir a la lucha con nosotros, y a los sindicatos de profesores ELA, LAB, CCOO, UGT y STE-EILAS a que convoquen al profesorado a una huelga general educativa el 24N. Este es un gobierno débil y deslegitimado ¡Tenemos la fuerza para derrotarlo! 

Informazio gehigarria