Borroka da bide bakarra! Denok M17ko mobilizazioetara!

IMG 20160314 WA0008

 

 

Borroka da bide bakarra!

Denok M17ko mobilizazioetara!

Eta apirilaren 13 eta 14ean denok Ikasle Greba Orokorrera!

LOMCE eta 3+2 berehala kendu!

A20ko hauteskundeak golpe gogorra izan ziren Alderdi Popularrarentzat. Hezkuntza eta osasun publikoaren defentsan, lan erreformaren eta etxe kaleratzeen aurka, mozal legearen eta ustelkeriaren aurka, kaleetan mobilizatu garen milioika langile eta gazteren ahotsa hautestontzietan ere islatu da. Honek erakusten du borroka dela bide bakarra gehiengoaren interesen aurkako lege eta neurri guzti horiek ezabatzeko.

Hala ere, interes asko daude gauzak aldatu ez daitezen. Ikasle Sindikatutik eta Euskal Herria Sozialistatik, Pedro Sanchez eta PSOEren talde negoziatzaileak Ciudadanosekin sinatutako akordioaren aurkako erabateko jarrera adierazten dugu. Onartezina da: ez dituzte LOMCE eta 3+2 indargabetuko, ez dute erlijioa ikasgeletatik ezabatuko, ez dituzte irakaskuntza publikoan murriztutako milaka milioi euro errekuperatuko eta ez dituzte Euskal Herrian eta Estatu guztian kaleratutako milaka irakasle kontratatuko. Gainera, akordioak ez ditu jasotzen Batxilergoaren eta Lanbide Heziketaren doakotasuna: oraindik ez dugu ezer ordaintzen, baina batxilergoan ikasten ari garen milioika ikaslerentzako tasa akademikoak inposatzea prestatzen ari direnaren abisu garbia da. Eskuinak dagoeneko inposatu ditu tasak LHn Estatuko toki batzuetan. Bitartean, hemen, EAJren politikaren ondorioak pairatzen ditugu: bere murrizketekin eta LOMCEren aplikazioarekin hezkuntza gutxi batzuen pribilegio bihurtzea eta langile familietatik gatozenontzat eskubide bat ez izatea bilatzen dutenen aldean dagoela erakusten du, eta PPren neurriak eta Pedro Sanchez eta Ciudadanosek idatziz jarri duten akordio lotsagarria konpartitzen ditu.

Kaleetara itzultzen gara! Apirilaren 13 eta 14ean denok grebara!

Gobernatzen duenak gobernatzen duela ere, ez dugu onartuko hezkuntza publikoaren aldeko borroka traizionatzea. Horregatik, Ikasle Abertzaleakek martxoaren 17rako deitutako mobilizazioak babesten ditugu. Gazte guztiak mobilizazio honetan parte hartzera deitzen ditugu eta era berean borrokako hurrengo pausoa prestatzera, apirilaren 13 eta 14ko ikasle greba handia, eskuinaren murrizketak jasaten dituzten Estatuko gainontzeko gure kideekin batera. Hau da modurik onena irakaskuntza publiko duina, doakoa, demokratikoa eta euskalduna defendatzeko, murrizketarik eta lege frankistarik gabekoa. Ez dago aitzakiarik eskubide hau erasotzeko erabili diren legeak, dekretuak eta murrizketak ez indargabetzeko! LOMCE eta 3+2 kanpora! Beken handitzea eta tasen berehalako murrizketa!

Greba arrakastatsua izan dadin, Ikasle Sindikatutik eta Euskal Herria Sozialistatik ekintza batasunerako deia egiten diegu Ikasle Abertzaleakeko kideei apirilaren 13 eta 14ko grebara gehitu daitezen, eta baita hezkuntza komunitate osoari ere, gurasoei, irakasleei eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuei. Indarrak elkartuz beharrezkoa da hezkuntza publikoaren aldeko borrokaren bandera gogor altxatzea, garbi utziz etorkizuneko Madrilgo gobernuari, eta baita Gasteizko EAJren gobernuari eta Iruñeko Geroa Bairen gobernuari ere, ez dugula urte hauetan borroka egin denak berdin jarraitzeko.

Irakaskuntza publikoa ez da saltzen, defendatu egiten da!

Informazio gehigarria