Arazo nazionala

Kolpe frankista Kataluniako herriaren aurka

Greba Orokorra lehenbailehen!

Preso politikoak askatu! Langileen eta gazteriaren Kataluniako errepublikaren alde!

78ko erregimen autoritarioak, bere estatu aparatuak eta hori sostengatzen duen alderdiek (PP, Ciudadanos, PSOEko buruzagiekin batera) kolpe berri bat eman dute Katalunian demokraziaren eta askatasunen aurka. Independentismoaren aurka kausa orokorra ireki da, diktadura frankistak “errepublikaren eta komunismoaren aurka” ireki zuenaren eredua jarraituz. Autonomia katalana baliogabetu da, Carles Puigdemont atxilotu dute eta 25 buru independentista auziperatu dira, horietako asko kartzelaratuz, epaiketarik eta fidantzarik gabe.

Gehiago irakurri: Kolpe frankista Kataluniako herriaren aurka

Aldarrikapen subiranista Kataluniako parlamentuan

CiUren maniobrek ez dute saihestu murrizketek eta ustelkeriak eragindako haserre soziala.

 

Urtarrilaren 23an Kataluniako parlamentuak “subiranotasun aldarrikapena” onartu zuen CiUren, ERCren, Iniciativa-ren eta CUPeko diputatu baten babesarekin. PPk, Ciutadans-ek eta PSCek kontrako botoa eman zuten eta CUPeko bi diputatu abstenitu egin ziren. Aldarrikapen honek prozesu subiranistari irekitzen dio bidea, eta CiU eta ERCren arabera, Catalunya “estatu beregain” izatea ekarriko du.

Gehiago irakurri: Aldarrikapen subiranista Kataluniako parlamentuan

Trotsky eta arazo nazionala Errusiako iraultzaren baitan IX

Aurreko artikuluan aipatzen genuenez, Trotskyk, auzi nazionala nola konpondu ulertzeko, Errusiako kasuaren eta Austro-Hungariaren konparazioa proposatzen zigun. Gogora ditzagun hainbat datu, Lehen Mundu Gerraren amaierako testuingurua gogoan izanik:


Gehiago irakurri: Trotsky eta arazo nazionala Errusiako iraultzaren baitan IX

Trotsky eta arazo nazionala Errusiako iraultzaren baitan VIII

Metodoaren inguruko irakaspen bikaina dakarkigu Trotskyk oraingoan, nazio zapalduen inguruko bere Errusiako Iraultzaren Historiatik dakarkiguna. Marxismoak ez du herrialde guztietarako berdin eta era berean balio duen programa finkorik, herrialde bakoitzaren egoera, bere klase arteko oreka, faktore objetibo eta subjetiboen arteko balantza, erabat desberdinak baitira. Hori dela eta marxismoak, eta gradu jakin bateko unibertsaltasuna ukatu gabe, helburuetan bereziki, herrialde jakin bakoitzaren esperientzia historikotik eratortzen ditu bere epe luzeko estrategia eta bere epe laburreko taktika. Txina, Errusia eta Austria, ditu aipagai honakoan Trotskyk. Eta, burgesiaren paper iraultzailea, Errusiako Iraultzaren eztabaida handia, herrialde hauekin eta Stalinek ordezkatutako burokraziaren ideiekin lotua.

 

Gehiago irakurri: Trotsky eta arazo nazionala Errusiako iraultzaren baitan VIII

Trotsky eta arazo nazionala Errusiako iraultzaren baitan VII

Etengabeko iraultzaren teoria izan zen Trotskyk teoria marxistari egin zion ekarpenik esanguratsuenetarikoa. Errusiako langile mugimenduaren borrokaren praktikatik bertatik eratorritakoa izan zen, baita bertako burgesiaren gaitasun eza iraultzailetik, eta ondorioz, langileriak, modu independente batean garatu behar izan zuen batailatik. Arazo nazionalarekin estuki lotuta dagoen auzia da Etengabeko iraultzarena, jarraian aurkezten dugun Trotskyren Errusiako Iraultzaren Historiako “Arazo Nazionala” kapituluko testu zati honetan agertzen den bezala.

Gehiago irakurri: Trotsky eta arazo nazionala Errusiako iraultzaren baitan VII

Informazio gehigarria