Catalunya, 2018ko Diada. Kalean lortuko dugu langileon, gazteon eta herriaren errepublika! Preso politikoak askatu!

Hiru hilabete igaro dira PP gobernutik kanporatu eta Pedro Sánchez Moncloara eraman zuen zentsura moziotik. Hala ere, Catalunyako eskubide demokratikoen eta nazionalen kontrako errepresioak aurrera darrai. Preso politikoak espetxeraturik jarraitzen dute epaiketaren zain eta erbestean dauden buruzagiak jazarrita daude, epaitegien mehatxupean.

DmzML1QW4AA YcF

 

Hori gutxi ez eta, PP eta Ciudadanos inpunitate osoz antolatzen ari dira histeria espainolistaz beteriko kanpaina erasokor bat, Catalunya barruan  zein kanpoan. Are gehiago, jazarpena eta eraso fisikoa xaxatzen ari dira preso politikoen askatasunaren aldeko begizta horiak jartzen ari direnen aurka. Ofentsiba atzerakoi hori kapitalismo espainiarraren izaera atzerakoian zein 78ko erregimenean erroturik dago, bertatik irtendako estatu-aparatua frankismotik zuzenean datorrelarik.

Ahalegin etsiak “normaltasuna” eta bake soziala ezartzeko

PSOEren gobernuak Consellers presoak Catalunyara hurbiltzeko hartutako erabakiak eta Torraren eta Pedro Sánchezen arteko harremanek distentsio irudi faltsu bat sorrarazi dute iritzi publikoan.

Gobernua aldatu zenez geroztik, PSOEren idazkari orokorra eta bere kabineteko hainbat kide bereziki ahalegindu dira Catalunyari buruzko elkarrizketa orotatik kanpo uzten autodeterminazio eskubidea, preso politikoak berehala eta kargurik gabe askatzea edo erbesteratuen itzulera. Praktikan, oraindik ere indarrean dago PP eta Ciudadanosek independentismoaren aurka  ireki zuten kausa orokorra, PSOEren buruzagiek baimendu zutena. 

Ematen du Espainiako ezker parlamentarioak interes handia duela bake soziala berreskuratzeko. Pablo Iglesias eta Alberto Garzónek txeke zuri bat eman diote Pedro Sánchezi balizko koalizio gobernu baten inguruan itxaropen handiak hauspotuz, inondik ere sistemaren mugetatik aterako ez dena, argi geratu den bezala. 

Eskuin katalanistaren eginkizuna

Burgesia espainiar zein katalanak errepublikari dioten amorrua ez da zerutik erori. Jakin badakite  Errepublika masa borrokaren bidez gauzatuko balitz, horrek bidea irekiko lukeela krisi iraultzaile bat pizteko. Catalunyako herritarrek, halako garaipena lortuz gero,  ez lukete inondik ere onartuko murrizketak eta austeritatea mantenduko lituzkeen gobernu bat.

U1aren eta U3ko greba orokorraren ondoren, burgesia espainiar eta katalanaren jokabideak helburu bakarra izan du: krisi iraultzailea ixtea. Baina haien estrategiak huts egin du hainbat mailatan herri katalanaren mobilizazio eta borondateari esker.

Gertaera horiek agerian utzi dute PdeCATen politiko burgesen estrategia. Haientzat independentzia beti izan da arreta murrizketen politikatik apartatzeko kontsigna bat, burgesia espainiarrarekin prebendak nola banatzen dituzten eta ustelkeriarako txokoak negoziatzen duten bitartean.

Torrak deklarazio batzuetan “Estatu espainiarrari eraso egin” edo “Errepublikaren alde borrokatu” bezalako aldarrikapenak egin ditu, sektore independentista zabaletan bere politikekin dagoen deskontentua baretzeko helburuarekin. Baina hortik haratago planteatu duen gauza bakarra gobernuarekin eta Estatuarekin “itundutako erreferendum” bat negoziatzea izan da. Aldi berean, uko egin dio Felipe VI.aren aurka Catalunyara etorri zenean mobilizazioak antolatzeari, CDRak eta ANC eta Omnium-en oinarri zabalek eskatu bezala.

Inork uste al du Estatu espainiarrak, Felipe VI.etik hasita, epaileek, fiskalek, militarrek eta poliziek borra-kolpeak, gomazko bolak edo espetxea alde batera utziko dituztela orain herri katalanaren eskubide demokratikoak eta sozialak asetzeko?

Langileon, gazteon eta herriaren errepublika katalanaren alde!

Catalunyako askapen nazionalaren aldeko mugimenduaren barruan, betidanik izan dira bi joera, klase interes ezberdinekin. Alde batetik, milioika gazte, langile eta erdi mailako geruzetako sektore handiak, errepublikaren alde jo ta su aritu garenak. Bestetik, burgesia eta eskuin katalanaren sektoreak, gutxiengoa direnak baina botere instituzional eta ekonomiko handiak dituztenak. Betidanik interesatu izan zaio mugimendua kontrolpean edukitzea, azken batean burgesia espainiarraren politika berberak aplikatu ahal izateko.

Benetan lortu nahi baditugu Catalunyako askapen nazionala eta soziala, mugimenduaren zuzendaritza kendu behar diegu burgesiaren sektore horiei. Argi utzi behar da ez dugula nahi errepublika bat berdin jarraitzeko, baizik eta herriaren eta langile guztien aldarrikapenak eta beharrei erantzuteko behar dugula. Horixe da langile klase katalaneko hainbat sektore gehiago borrokara erakartzeko modu bakarra. Sektore horiek, nahiz eta  krisiak kolpatuak izan eta eskuinaren politika atzerakoiak eta errepresiboak arbuiatu, Procésarekiko mesfidatiak dira PdeCATen buruzagien aldetik eraso sozialak, murrizketak eta mespretxua bakarrik jaso baitituzte.

Esquerra Revolucionària-k dei egiten du urrats bat aurrera eramateko eta ezkerreko fronte bakarra osatzeko, CUP, CDR, ANC eta Òmnium-en militantzia, mugimendu feminista, ikasleen erakundeak, klaseko sindikalismo borrokalariarekin batera, langileon, gazteon eta herriaren aldeko errepublika katalanaren alde, herriaren mobilizazio masiboan oinarrituz.

Afilia zaitez Esquerra Revolucionárian programa honen alde borrokatzeko!

Informazio gehigarria