Catalunya: Askapen nazionalari BAI! Eskuin nazionalistaren eskutik joateari EZ!

Hilabeteak negoziatzen igaro ondoren, CUPeko zuzendaritzak babesa eman dio Convergenciari Catalunyako gobernua osatzeko. Kapitulazio hau “independentziaren aldeko prozesuarekin” eta “Artur Mas presidente izatetik kentzearekin” justifikatu dute, baina errealitatea oso desberdina da. CUPen zuzendaritzak babesa eman dio murrizketa berriekin eta langile klasearen aurkako erasoekin jarraitu nahi duen burgesia kataluniarraren alderdiari. Eta beharrezkoa da beste behin garbi uztea: eskuin kataluniarrak, independentzia edo autodeterminazio eskubidea demagogia egiteko bakarrik erabiltzen ditu bere boterea eta pribilegioak mantentzen jarraitzeko.

artur mas carles puigdemnt efe 1001202016 1

 

Klaseko kolaborazioaren alde posizionatuta dauden CUPeko agintariek hainbat maniobra egin dituzte akordioaren alde. CUPeko Kontseilu Politikoan “EZ definitiboa” onartu ondoren Antonio Baños Parlamenturako CUPeko zerrendaburuak bere dimisoa aurkeztu zuen eta sektore eskuindarrenak barkamena eskatzen hasi ziren, modu lotsagarrian, Artur Mas ez inbestitzeagatik. Honi guztiari ANC zuzentzen dutenen eta beste hainbat erakunderen kanpaina gehitu zitzaion EZezkoaren aldeko CUPeko militantziari “komunista”, “españolista”, “CNIko infiltratu” edo “iraultzaile” deituaz. CUPeko militantzia eta oinarri soziala presionatzeko eta Junts pel Sí-rekin akordioa lortzeko kanpaina hau ia ezkutuan egin diren negoziaketekin batera izan zen. Erabaki garrantzitsuak hartu behar direnean, “batzarrak” politika burgesaren forma antidemokratikoenekin ordezkatzen dira!

Artus Mas eta Junts pel Sí-k CUP umiliatu dute

Akordioa lortu ondoren, Artur Masek prentsaurrekoa eman zuen Generalitatean egoera berriari buruz informatzeko. Garbi esan zuen bezala, Mas ez da politikatik aterako, eta Gobernuan egon edo ez erabakigarria izango da oinarrizko erabakietan. Noski, Mas presidentetzatik erretiratzea trago garratza da beretzat, baina askoz okerragoa zen Convergenciarentzat martxorako hauteskunde berriak deitzea. Masen alderdiak oso emaitza txarrak izan zitzakeen. Horregatik, Mas pozik eta triunfalista azaldu zen, akordio honek burgesia kataluniarrari suposatzen dion arrakastagatik eta CUPek akordioan orain aipatuko ditugun puntuak onartzea lortzeagatik.

Akordioari esker Catalunyako presidente Carles Puigdemont izango da, Gironako alkatea eta Artur Masen zerbitzari leiala. Edonola ere, akordioaren gauzarik larriena CUPeko agintariek onartutako baldintza umiliagarriak dira: CUPek uko egiten dio bere politika propioa aplikatzeari eta Junts pel Sí-ren aginduetara geratzen da.

Akordioaren arabera, CUPeko agintariak behartuta daude “prozesu independentistaren aurka dauden talde parlamentarioekin batera ez bozkatzera parlamentuaren edo gobernuaren egonkortasuna arriskuan dagoenenean”. Horrela, gobernuaren egonkortasuna mehatxatzen duen edozein iniziatiba, aurrekontuak eta murrizketak barne, onartua izan beharko da. Azken finean, CUPeko parlamentariek ez dute izango boto askatasunik eta Junts pel Sí-ren, hau da Convergenciaren, menpe geratuko dira. Honi beste gauza ikaragarri bat gehitu behar zaio: CUPek bi diputatu eman dizkio Junts pel Sí-ri hauteskundeetan lortu ez zuen gehiengo absolutua izateko. Erabateko iruzurra CUPeko bozka emaile eta militante askorentzat.

Hau gutxi ez eta CUPeko agintariek akordioan barkamena eskatzea onartu dute “independentziaren aldeko prozesua arriskuan jartzeagatik” eta “Junts pel Sí-ren aurka azaldutako jarreragatik”. Gainera, CUPeko agintariek talde parlamentarioa “behar adina aldatzea” onartu dute “etapa aldaketa eta prozesu negoziatzaileko kudeaketako beren autokritika bisualizatzeko”. Artur Masek, akordioaren ondoren egindako prentsaurrekoan oso gustura esan zuen honakoa hitzez hitz: “Algunos diputados y diputadas de la CUP tendrán que renovarse para hacer explícitos estos errores de la CUP”. Benetan sinestezina! Mas eta Convergenciak ez dute sekula horrelako ezer egin murrizketa basati eta kriminalengatik, Pujol familiaren ustelkeriagatik, %3ko komisioengatik, PPrekin batera lan erreforma bezalako akordioak aurrera ateratzeagatik edo errepresio ankerragatik, baina CUPi inposatu egin diote, eta honek gainera onartu egin du.

Burgesiak eta bere ordezkariek ez dute arazorik beren formetan edo bigarren mailako aspektuetan “kontzesioak” egiteko, horrela beren botere politikoarekin eta ekonomikoarekin jarraitzen badute. Azken finean, jokoan dagoena nork agintzen duen da: Pujol, Mas edo Puigdemontek, hau da, Convergenciak eta betikoek, edo azken urteetan Catalunyako kaleetan borrokan aritu diren langile eta sektore zapalduek. Artur Mas berak prentsaurrekoan esan zuen bezala, akordio honen helburuak egonkortasuna eta gobernabilitatea dira, hau da, murrizketa politikekin eta klase dominatzailearen aldeko neurriekin jarraitzea.

Ada Colau eta CUPek indarrak elkartzeari BAI!

Convergenciaren eta Masen helburua denbora irabaztea da azkeneko hauteskundeetan lortutako emaitza txarren ondoren. Abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan eskuin españolistak oso emaitza txarrak izan zituen Catalunyan, baina baita Convergenciak ere. Bere boto emaileen erdia galdu zuen Artur Masen alderdiak, ia 600.000 bozka, 16 diputatuetatik 9ra pasaz. Burgesia kataluniarrak, eta konkretuki bere aparatu politikoak, Convergenciak, Catalunyaren eskubide demokratiko-nazionalak erabiltzen eta manipulatzen jarraitu nahi du, helburu bakar batekin: bere posizio dominatzailea, bere negozioak eta bere pribilegioak bermatzea. Horregatik, Convergenciaren politikaren ondorio gogorrak sufritu dituzten Catalunyako langile, gazte eta sektore zapaldu askorentzat desilusio handia da CUPeko agintariek Artur Masen alderdiari emandako babesa.

CUPeko agintariek hartutako erabakiak ondorio larriak ditu: burgesia kataluniarraren posizioa indartzen du, hain zuzen ere oso egoera ahulean zegoenean, eta eskuineranzko joera suposatzen du, CUPeko kide asko Ada Colauekin aliatzearen alde posizionatu ondoren. Martxorako hauteskundeak deitu izan balira, eta CUP eta Ada Colauren En Comu Podem-ek beren indarrak elkartu izan balituzte emaitza ikaragarrik lortzeko aukera irekiko zitzakeen.

Hala ere, zoritxarrez, CUPeko agintariek Grezian Tsiprasek egindakoaren antzekoa egin dute. Une erabakigarrietan, klaseko interes konkretu batzuen alde posizionatu behar da, edo langile eta zapalduekin, edo kapitalistekin (hauen ordezkariaren izena bat edo bestea izan). Antikapitalismoari buruzko adierazpen eta diskurtsoek gutxi balio dute egunerokoan eta une erabakigarrietan politika sozialista eta internazionalista defendatzen ez bada. Zertarako balio du hizkera “erradikalak” ondoren betiko eskuinaren zerbitzura jartzen bazara?

Inoiz baino beharrezkoagoa da benetako politika iraultzailearen bideari jarraitzea. Eta beharrezkoa da Catalunyako eskuinaren gobernuaren aurka borrokatzea, planteatzen duen edozein murrizketari aurre egiteko eta azken urte hauetan herritarrek sufritu dituzten neurri guztiak atzera botatzeko eskatzeko. Eta noski, beharrezkoa da, auzi nazionalari dagokionez ere,  Convergenciaren eta burgesia kataluniarraren benetako aurpegia zein den azaltzea, beren demagogia agerian uztea eta Catalunyako eskubide demokratiko-nazionalen aldeko benetako borroka antolatzea. Ezin da Convergenciaren beste lau urteko gobernu bat onartu! Askapen nazionalaren eta sozialismoaren aldeko borroka elkarri lotuta daude eta burgesiarekin egindako inolako akordiok ez dio ekarriko askatasunik Catalunyari.

Informazio gehigarria