Catalunya X: Independentzia "dena aldatzeko" CiUrekin ituna eginda?

  • Inprimatu

Catalunyako arazo nazionalaz eta sozialismoaren aldeko borrokaz atera dugun dokumentuaren X. atala.

 

CiUrekin kolaboratzea eta klase arteko borroka independentzia lortu arte "atzeratzea" ez da alternatiba egokia. ERC, ICV eta CUPeko zuzendaritzek CiUri emandako babesak eta luzatutako eskuak izen bat du: klaseko kolaborazio politika. Noski, burgesiaren ordezkariek behin eta berriro erabiltzen dute kolaborazioa hau: "denok itsasontzi berean gaude garai historiko honetan, demokrata kristauetatik hasita antikapitalistak arte".

2012ko azaroko hauteskundeetan CUPek emaitza onak lortu zituen, Parlamentean hiru diputatu eskuratuz. Gizarteko sektore garrantzitsu baten, eta bereziki gazteen, aldaketa borondatea islatzen zuten emaitza hauek. Hauen ustez, independentzia eraldaketa soziala gauzatzeko aukera da, kapitalismoarekin bukatzeko bidea. CUPek zabaldutako "Independentzia dena aldatzeko" lemak erakusten du honen oinarri sozialaren eta militantziaren jarrera.

Zoritxarrez ordea, CUPeko agintari nagusiek CiUrekin batera oso urrutira iristeko prestutasuna agertu dute. Horren adierazgarri dira CUPeko David Fernandezek egindako adierazpen publikoak: "prest gaude batasun nazionaleko gobernua osatzeko", "Artur Masen lana defendatu behar da", "gizon hau herri honen gehiengo sozialaren borondatea kudeatzen ari da", "gure gizartean eskuin zibilizatuak egindako lana errekonozitu behar da", "zerbait larria gertatzen ari da Catalunyan neoliberalak eta antikapitalistak ados egoteko, patronala eta sindikatuak ados egoteko, Mossos d'Esquadraren kolpeak jasotzen dituztenak eta polizia hau zuzentzen dutenak ados egoteko". Benetan larria dena CUPeko agintariek horrelako astakeriak esatea da.

Klaseko borrokaren esperientzia historikoak erakusten du ez dela posible burgesiarekin eta bere alderdiekin kolaboratzea eta akordioak bilatzea, eta, aldi berean, murrizketen eta sistema kapitalistaren aurkako borroka kontsekuentea antolatzea. Oso arriskutsua litzateke CUPeko zuzendaritzak ERCk hartutako bidea hartzea. ERCko Luis Salvadok bere hitzekin argi utzi zuen alderdi honen hautua: "tengo muy claro que éste no es el momento de frentes de izquierdas, es el momento de arrimar el hombro para conseguir la independencia de nuestro país y trabajar en la unidad y la coordinación del máximo número de formaciones de izquierdas, de centro, de derechas, de cualquier ámbito ideológico, para trabajar para el 9N y para conseguir que Catalunya obtenga su independencia (...) si estamos en pleno proceso de conseguir la independencia, priorizaremos de forma muy clara el eje nacional y la suma transversal para conseguir la independencia, en forma de candidaturas o de pactos a posteriori”. Alfred Bosch Madrilgo kongresuko ERCko bozeramailea, berriz, CiUko burua lausengatzera iritsi zen: “Mas es imprescindible”.