Catalunya IV: Nazionalismo espainiarra: oraindik gaurkotasuna duen tradizio atzerakoia

  • Inprimatu

Catalunyako askapen nazionalaz eta sozialismoaz atera dugun dokumentuaren laugarren  kapitulua:

 

Autodeterminazio eskubidearen aurkako errepresioa, ejertzitoaren interbentzio mehatxua edo autonomia kataluniarra ezabatzea ez dira herri kataluniarraren, euskal herritarraren eta galiziarraren eskubide demokratikoentzako arazoa bakarrik, baizik eta zuzen zuzenean mehatxatzen dituzte langile klasea eta gazteria ere, eta, noski, baita estatu espainiarreko biztanleriaren gehiengoa bera ere.

Eskuin "demokratiko" espainiarrak bere burua "antinazionalista" bezala aurkeztu arren, nazionalismo atzerakoienaren eta zapaltzaileenaren ordezkaria da errealitatean. Nazionalismo hau tradizio historikoaren zati da, eta ondo dator burgesiaren helburu politikoetarako. Catalunyaren, Euskal Herriaren eta Galizaren eskubide demokratikoen aurkako aurreiritziak bultzatzen dituzte; langileak kriminalizatzen dituzte greba egiteagatik; mugimendu sozialak erreprimitzen dituzte murrizketen, etxe-kaleratzeen eta herstura planen aurka manifestatzeagatik; irakaskuntzako kontrarreforma frankista (LOMCE) aplikatzen dute...; hau dena, lorpen sozialen eta askatasun demokratikoen aurkako erasoaldi berean sartzen da. Langile klasea lerro nazionaletan zatitzea eta PPren oinarri sozialaren (ultraeskuindarrak barne) histeria egoera mantentzea dute helburu, eta, aldi berean, neurri errepresiboak justifikatuko dituen klima sortu beren politiken aurkako mobilizazio masiboak gerarazteko.

 

Eskuin españolista, frankismoaren eta diktadura erori zenetik depuratu ez den makinaria errepresiboaren oinordekoa da. Ez zen kasualitatea izan, noski, frankismoak nazio zapalduetan antolatutako errepresioa. Eskuin españolista ez da konponbidearen zati bat, arazo guztien oinarrizko arduraduna da, eta hemen sartzen dira auzi nazionalarekin eta eskubide demokratikoekin erlazioa dutenak ere.