Catalunya III: Mehatxu separatista eta ejertzitoa

Catalunyako askapen nazionalaz eta sozialismoaz atera dugun dokumentuaren hirugarren kapitulua, honatx:

 

Herri kataluniarraren sentimendu nazionalen aurkako eskuinaren eta Estatu aparatuko sektoreen erasoaldia ez da anekdota isolatu bat izan. 2011ko Diada baino egun batzuk lehenago Francisco Alaman koronelak argi utzi zuen Catalunyaren independentziari buruzko bere iritzia: “por encima de mi cadáver y el de muchos (...) aunque el león parezca dormido, que no provoquen demasiado al león, porque ya ha dado pruebas sobradas de su ferocidad a lo largo de los siglos”. Adierazpen hauek oihartzun handia izan zuten Catalunyan. Koronel honen hitzek erakusten dute Estatu aparatuko sektore batzuen benetako jarrera: nazionalismo espainiar atzerakoienarekin zikinduta daude.

Alaman koronelak adierazpen horiek egin eta bi astera, AMEk (Asociación de Militares Españoles: 3.500 militar biltzen ditu) botere judizialari eta gobernu espainiarrari neurriak hartzeko eskatu zion. Hauen hitzetan beharrezkoak ziren "las medidas oportunas para suprimir cualquier atisbo de secesión". AMEren mehatxua haratago zihoan: "si el ejército tuviera que tomar cartas en el asunto no habría la menor duda de que quienes hayan permitido, participado o colaborado en la amenaza de fractura de España habrán de responder de alta traición ante los tribunales en el ámbito de la jurisdicción castrense”. Pedro Pitarch teniente jeneralak berriz mehatxu hauek bota zituen 2014ko martxoan argitaratutako artikulu batean: "el perverso espíritu que animó el intento de golpe del 23-F parece seguir latiendo y aflora a la menor ocasión (...) hay militares en activo y retirados que tratan de inocular y fomentar un estado de opinión a favor de una intervención militar en Catalunya”. Adierazpen hauen guztien arduradunek ez dute inolako zigorrik jaso. Hau ikusita, nork esan dezake ejertzitoa, epailetza eta Estatuaren gainerako instituzioak ez daudela atzerakoiez eta faxistez beteta? Zein motatako "demokrazia" dago erregimen politiko espainiarraren goi mailako eremuetan?

Beste hainbat "demokraten" hitzak ere ez dira atzean geratu. Kataluniako PPko bozeramailea izan zen Aleix Vidal-Quadrasek Guardia Civilaren interbentzioa eskatu zuen publikoki eta UPDko Rosa Diezek Generalitatea bera deuseztatzea eskatu du behin baino gehiagotan. Gizarte Zientzien Principe de Asturias saria jaso zuen Juan Velarde ekonomistak, berriz, ondorengoa esan zuen 2013an Telemadriden egin zioten elkarrizketa batean: "Azaña consideraba conveniente bombardear Catalunya cada 50 años". Auzitegi Konstituzionaleko presidente eta PPko militante den Francisco Pérez de los Cobosek onanista, pesetero eta indibidualista deitu zien kataluniarrei 2006ko ekainean argitaratu zuen Parva Memoria liburuan. Horrelako adibideek orrialdeak eta orrialdeak beteko lituzkete.

CEOE patronal espainiarraren eskuetan dagoen Instituto de Estudios Economicos-en informe baten arabera, neurri hauek hartu beharko lirateke Catalunyako erreferenduma konbokatuko balitz: “nos adentraríamos en una situación de conflicto abierto que inevitablemente acarrearía la suspensión del Estatuto de Autonomía de Cataluña, la destitución del Gobierno catalán y el cierre de su Parlamento y la restricción de algunos derechos constitucionales como es normal en estas situaciones extraordinarias (...) abortada la secesión, encarcelados sus líderes e ilegalizados los partidos políticos que la apoyaron, se abriría un peróodo transitorio durante el cual el Estatut quedaría en suspenso y las competencias transferidas volverían a manos del Gobierno”. 

Informazio gehigarria