Catalunya II: Katalunieraren aurkako gorrotoa

Argitaratu berri dugun “Catalunya: askatasun nazionala eta sozialismoa” dokumentuaren bigarren zatian jarraian

 

Katalunieraren aurkako gorrotoa

Auzi linguistikoari dagokionez, 2010eko abenduan Auzitegi Gorenak hiru sententzia diktatu zituen hezkuntza sistema kataluniarreko murgiltze linguistikoaren aurka. Eraso honi LOMCE etorri zitzaion ondoren, Wert Hezkuntza Ministroak esan zuen moduan "ikasle kataluniarrak españolizatzeko" helburuarekin.

PPren kanpaina frankistaren oinarrietako bat Katalunian gaztelerak "sufritzen omen duen jazarpena" astintzea izan da. Honek ez du zerikusirik errealitatearekin. Catalunyan, gazteleraren ezagutza, estatu mailako bataz bestekoa baino altuagoa da. Catalunyan bi hizkuntzak naturaltasun osoz erabiltzen dira, eta oso ohikoak dira elkarrizketa elebidunak ere. Eremu askotan, gainera, gazteleraren presentzia handiagoa da: zinean, interneten, argitalpenetan edo mota guztietako liburu teknikoetan. Eskuin espainiarrak auzi linguistikoa bere oinarri soziala indartzeko eta zabaltzeko erabili nahi du zatiketa eta gorroto nazionala bultzatuz.

 

Eskuin espainiarrak jarrera anker eta atzerakoia du katalunierarekiko bai Catalunyan eta baita hemendik kanpo ere. PPk kontrolatzen dituen instituzioek ez dute onartu nahi valentziera, mallorkera eta kataluniera hizkuntza bera direla. Aragoin, PPren eta Partido Aragonesistaren gobernuak 2013an kataluniera hitza ezabatu zuen ofizialki. Aragoiko Franjan biztanleen %75ak hitz egiten du kataluniera. Honen ordez, hizkuntza honi izen lotsagarri bat jarri zioten: LAPAO (Lengua Aragonesa Propia del Área Oriental). Valentzian, Fabraren gobernuak Diccionari Normatiu Valencià argitalpena geldiarazi zuen. Acadèmia Valenciana de la Llenguak urte askotan egindako lan eta ikerketen ondoren egindako argitalpen honek honela definitzen zuen valentziera: "la lengua románica hablada en la Comunitat Valenciana, así como en Cataluña, las Islas Baleares, el departamento francés de los Pirineos Orientales, el Principado de Andorra, la franja oriental de Aragón y la ciudad sarda de l'Alguer, lugares donde recibe el nombre de catalán”. PP valentziarraren ustez, definizio hau ez zen egokia Autonomia Estatutuan, eta horregatik ezabatu egin zuten. Balear Irletako PPren gobernuak, hezkuntza sistema balearretik kataluniera kentzeaz gain, antikatalanismoa erabiltzen saiatu zen eraso horren aurka greba mugagabea antolatu zuten irakasleen aurka. "Ley de Simbolos" delakoa onartu zuen, eta honen ondorioz, besteak beste, 10.000 euro arteko isunak jartzen zaizkio ikastetxeetan edo eraikin publikoetan bandera kataluniarra jartzen duenari. 

Informazio gehigarria