Dublineko udaletxean onarturiko mozioa, Socialist Party of Irelandek proposatua

Altsasuko gazteekin nazioarteko elkartaun kanpainan Socialist Party of Irelandek idatziriko testua da honakoa, Dublineko udaletxean onartu zen mozioa azalduz. 

Dublineko Hiriko Kontseiluko kideak bart gauean mozioa onartu zuten (ikus beheran), non Estatu espainiarrari eskatzen zaion presoen dispertsio politikekin amaitzeko, horrek presoei eta beren senideei gehitzen dizkien arazo guztiekin batera. Era berean, Altsasuko zortzi gazteak askatzea eskatzen du. Mozioa Solidarityko zinegotzi eta Socialist Party of Irelande (CWI/CIT Irlandan) alderdiko kide den Michael O´Brienek proposatu zuen. Dublinen eta Bruselasen dauden Eusko Alkartasunako ekintzaileen babesa eta asistentzia izan zuen. Hala nola, Langileen Internazional baten aldeko Komiteko Socialist Partyren erakunde kidea, Euskal Herria Sozialista (Ezker Iraultzailea*).

 

Garaipen hau posible izan zen neurri handi batean, Eusko Alkartasunako ekintzaileen informazio kanpaina indartsuari esker, Igor Zulaika barne, egoeraren informazio sinesgarria eman baitzien zinegotziei bileraren aurretik. Eztabaidan, zinegotzi guztiak bat izan ezik (Alderdi Laboristakoa, PSOErekin lotura duena) mozioaren alde zeudela adierazi zuten. Fianna Fáil eta Fine Gael alderdi kontserbadore tradizionalek ez zuten hitz egin eztabaidan eta ez zuten bozka elektronikoa eskatu, eta beraz mozioa aklamazioz onartu zen.

 

Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntzaren nazioarteko kontzientziazioak atzera egin duela argumentatu zen, alde batetik berrietan nagusi diren Catalunyako gertaeren aurrean, baina baita mendebaldeko gobernu eta komunikabideen konspirazioagatik ere, Estatu espainiarrean giza eskubideen aurkako jazarpenen aurrean ezikusiarena egiten baitute, munduko beste toki batuzetan egingo balira ziurrenik kritikatuko zituztenak.

 

Dublineko Hiriko Administratzailea orain beharturik dago Dublineko espainiar enbaxadara eta Parlamentuko Atzerri Auzietako Komisiora idaztea. Espero dugu horrek hedapena hazteko balio izatea, Estatu espainiarreko “establishment” lotsagarria, eta arnasa eman diezaien presoei, Altsasuko gazteei eta beren senitartekoei. Nazioartean beste hainbat herri administrazioek eta erakunde sindikalek honelako mozioak onartzea espero dugu, presioa handiagotzeko presoen dispertsioaren eta Altsasuko gazteen askapenaren eskandaluzko egoerarekin amaitzeko.

 

Dublingo Hiriko Kontseilua

 

  • Aintzat hartzen du 2011eko su etenaren eta egiaztaturiko ETAren desarmatzearen inguruan.

  • Aintza hartu du ere, gerora ETAk iragarri izana erakunde gisa formalki desegiten dela.

  • Gaiztesten du Estatu espainiarraren euskal presoak estatuko izkina aldenduenetara sakabanatzeko politika jarraia.

  • Aintzat hartzen du politika honek zailtasun finantzario eta fisiko handiak eragiten dizkiela presoen senitartekoei, eta distantzia luzeko bidaiak direla eta urtero hildakoen kopurua handitzea eragiten duela.

  • Presoak Euskal Herriratzeko eta presoak askatzeko programa babesten du.

  • Gainera, Amnistia Internazionalarekin eta Europako 50 parlamentarirekin batera, alarmatuz aintzat hartzen du Altsasuko 8 gazteren kasua, zerbitzuz kanpo zeuden bi Guardia Zibilekin izandako liskarragatik kondenatuak izan baitira “autoritatea desobeditzeko' karguez salaturik”, espetxe kondena gogorrak ezartzearekin (apelazio prozesuan dagoena) .

  • Berehala askatzeko eta kargurik gabe uzteko naioarteko deialdietara batzen da.

  • Mozio honen terminoak Espainiako enbaxadoreari eta Parlamentuko Atzerri eta Komertzio auzietako komisioari informatzea ebazten du

 

Informazio gehigarria