Apirilaren 14ean denok Iruñeara! Altsasuko gazteen aurkako muntaia polizial eta judizialari ez!

Diktadura garaian bezala, estatu aparatuaren errepresioak ez du erregimenaren indarra erakusten, ahultasuna baizik.

altsasu

Adurrek, Jokinek eta Oihanek urte eta erdi baino gehiago daramate Navalcarneroko, Aranjuezeko eta Estremerako kartzeletan, etxetik 400 km baino gehiagora. Beren senitartekoek 250.000 km egin behar izan dituzte eta 60.000 euro gastatu.

Atxilotzeko momentuan, 19 eta 24 urte bitartean zituzten zortzi gazteek. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak 375 urteko zigorra eskatzen du guztira. Zehazki, zortzi prozesatuetako zazpirengatik eskatu du kalte terroristagatik kondenatuak izan daitezela eta 12 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du delitu bakoitzagatik; orotara, 50 urteko zigorra bakoitzarentzat. Oihani, gainera, mehatxu terrorista egitea ere leporatu zaio eta 12 urte eta erdi gehiagoko kartzela zigorra eskatu du, 62 urte eta 6 hilabete. Ainara Urkijo zortzigarren akusatuarentzat 12 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute mehatxu terrorista egitea leporatuta. Era berean, 40.000 euroko kalte-ordaina eskatu dute guardia zibilei eta beren bikotekideei ordaintzeko, kalte moralengatik.

Fiskaltzak duen aurpegi bikoitza eta arbitrarietatea ikus daiteke adibide batekin: 2012ko apirilaren 30ean Francoren bilobak Guardia Zibilen patruila baten aurka egin zuen, jazartzen ari zitzaion bitartean. 30 hilabeteko kondena jaso berri du, autoritatearen aurkako atentatua egiteagatik eta arduragabeki gidatzeagatik. Eta ez da kartzelara joango, kondenek ez baitituzte 2 urte gainditzen.

Altsasuko hiru gazteak preso daude behin-behinean eta FIESetan terrorismoaz akusatutako presoei aplikatu ohi zaien salbuespeneko erregimenean. Harrigarria bada ere, Hego Euskal Herritik indar okupatzaileak bidali nahi dituen ETAren beso exekutiboa izateaz akusatzen dituzten, 2016ko urriaren 15ean izandako taberna bateko istilu bategatik. Eta hori guztia ETAk ekintza armatuak utzi eta sei urtera, armagabetzea gertatu denean eta publikoki iragarri duenean desegingo dela.

Akusazioen proportzionaltasun ezak eta gogortasunak erakusten du inoiz depuratu ez  eta ultraeskuindar eta torturatzailez betea dagoen eta diktadura frankistaren oinordeko aparatu honen krudeltasuna. Elementu horiek normaltasunez daramate aurrera beren aktibitatea eta inpunitate osoa dute; hori agerian geratu da Europako Giza Eskubideen Auzitegiak estatu espainiarrari jarritako zigorrarekin, torturen salaketak ez ikertzeagatik (4.100 EAEn 1960 eta 2013 bitartean). Auzitegi berberak estatu espainiarra zigortu du “tratu umiliagarri eta ankerra” (itoaldiak, jipoi basatiak...)  emateagatik Portu eta Sarasola ETAko kideei atxilotu eta inkomunikazio aldiko bost egunetan.

Gazteen defentsak salatu du “epaiketa justua” izateko eskubidea urratu zaiela gazteei eta tribunalaren “beharrezko inpartzialitatea hautsi” dela, ukatu egin baititu defentsak aurkeztutako froga gehienak eta lekukotasunak, “tartean, gertakariak izan ziren momentuan gazteekin zeuden pertsonak, taberna barruan eta kanpoan gertatu zena zehaztasunez konta zezaketenak”.

Epaiketa hori beste probokazio eta adibide bat da estatu espainiarraren eskala errepresiboarena. Euskal gazteriaren aurkako errepresioarekin, estatuko botereek gero eta bidegabeagoa, desorekatuago eta jasanezinagoa den sistema sozioekonomikoaren, kapitalismoaren, aurkako masen borroka geldiarazi nahi dute, baina ezin dute lortu.

Gazteen, sindikalisten, etxe-kaleratzeen aurkako plataformetako kideen aurkako errepresioa beste hainbat kolektibotara hedatu da, besteak beste, gorrotozko delituaz eta terrorismoa goratzeaz akusatutako kolektiboetara: tuiterlariak, raperoak, agintari politikoak, adibidez CUPeko Anna Gabrielek exiliora alde egin behar izan du diktadura garaian bezala ekintza politikoan jarraitzeko. Artista eta intelektualak eta Alfredo, zeina kondena betetzen ari baita 2005eko festetan kartoiez egindako panpin bat atera zuelako herriko presoaren irudi batekin dispertsio politika salatzeko, eta Julen, zeinak errotulagailu batekin ETAren anagrama bat egiteagatik pareta batean eta kartzela zigorra betetzen ari da, bezalako gazteak kondenatzen dituzte.

Errepresio frankistari erantzuteko, mobilizazio masiboa kalean!

Auzitegi Gorenak eta Nazionalak bere sustraietara jo dute, diktadura frankistak oposizio politikoa zapaltzeko sortu zuen Ordena Publikoaren Auzitegira, ehunka urteko kartzela zigorrak ezarri zituena iritzia emateagatik eta ideia politikoak azaleratzeagatik. Gaur, atzo bezala, erregimenak chauvinismo espainolista suspertzen du eta kalera ateratzen ditu inpunitate osoa duten talde ultraeskuindarrak. Ofentsiba erreakzionario horren helburua da Ciudadanos, PSOE eta EAJren babesik gabe indarren egon ezin litekeen gobernua mantentzea.

Halere, eskala errepresio horren gainetik, gauza bat garbi dago: estatu aparatu neofrankista honen errepresioak milioika pertsona indarberritu ditu. Estatu aparatuaren errepresioaren gogortasunak, ez du erregimenaren indarra erakusten, ahultasuna baizik: Kataluniako herriaren indar erakustaldia urriaren 1eko erreferenduma, urriaren 3ko greba eta abenduaren 21eko hauteskundeak, jubilatuen leherketa soziala azkenaldiko manifestazioetan, martxoaren 8ko greba feminista ikaragarria, urtarrileko manifestazio ikaragarria euskal preso politikoen alde... Horrek guztiak erakusten du kaleko mobilizazioa, borrokak elkartzea eta antolatzea dela bidea. Gaur, atzo bezala, eskubide demokratikoen aldeko borroka eta errepublika sozialistaren aldekoa borroka bat eta bakarra da.

Euskal Herria Sozialistak eta Ezker Iraultzaileak gogor salatzen du Altsasuko muntaia, borroka soziala eta gazteria kriminalizatzeko muntaia guztiak. Gure elkartasuna adierazten diegu gazteei eta beren senitartekoei eta berehala eta terrorismo kargurik gabe askatzeko aldarrikatzen dugu. Era berean, Mozal Legea indargabetzeko eta Zigor Kodean sartu diren aldaketa errepresiboak erretiratzeko eskatzen dugu. Erantzun masibo eta irmoa antolatu behar da gobernuaren eta estatuaren deriba autoritario honen aurka, eta errepresioaren aurkako borroka hori ukatu dizkiguten eskubide demokratikoak, sozialak eta laboralak defendatzen dituen mobilizazio orokorrago batekin elkartu behar da.

Informazio gehigarria