Tolosako Engels Ateneoa

Engels AteneoaTolosako alde zaharrean (Errementari kalea, 8) dagoen liburutegi marxista da. Ateneo honek kapitalismoaren aurkako borroka bultzatzeko eta marxismoaren ideiak Euskal Herrian eta euskaraz zabaltzeko ideiarekin ireki zituen ateak eta bertako kide diren langile eta gazteen konpromisoz eta gogoz dago martxan. Bertan Euskal Herria Sozialista aldizkari marxista eskuratzeko aukera izateaz gain, marxismoaren klasikoak eta lan marxista berriagoak aurkitu ahal izango dituzu. 

 

Hauen artean, Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistaren eta Ikerketa Sozialistetarako FederikoEngelsFundazioaren arteko elkarlanean argitaratutako euskarazko hainbat lan marxista klasiko ditugu. Hauexek dira orain arte euskaraz dauden liburu marxistak:

 -Marx-Engels: Manifestu komunista

 -Lenin: Estatua eta Iraultza

-Rosa Luxenburgo: Erreforma eta iraultza

-Preobrazhenski: Anarkismoa eta komunismoa

-Trotsky: Trantsizio programa

-Engels: Sozialismo utopikotik sozialismo zientifikora

-Euskal Herria Sozialista: Marxismoa eta langile klasea

-Euskal Herria Sozialista: Marxismoa eta askapen nazionala

-James Connolly: Klase zapalduak Irlandaren historian

Era berean, gaztelaniaz idatzitako marxismoaren klasikoen katalogo luzea dugu (gaztelaniaz dagoen handiena da) eta bertan Marx,Engels, Lenin, Trotsky, Rosa Luxenburgo eta beste marxisten lanak biltzen dira. Hau da ateneoan aurkitu ditzakezun liburuen katalogoa.

Liburutegi moduan funtzionatzeaz gain (liburuak etxera eraman daitezke irakurtzeko) hauek erosteko aukera ere badago. Ateneo honek ateak irekita ditu marxismoaren ideiak ezagutu eta zabaldu nahi dituen edonorentzat. Horregatik bertara etortzera, marxismoaren ideiak ezagutzera eta gurekin kolaboratzera gonbidatzen zaitugu.

Informazio gehigarria