|
Escrito por Ibon Artola. Uztailak 26.
|
|
lunes, 26 de julio de 2010 |
|
Zer gertatzen ari da Europar Batasunean? Funtzionatuko al du Europako agintariek onartutako egonkortasun planak? Euro-zona hautsiko al da? Europako Batasunetik ateratzea al da, Sarkozyk Estatu frantziarrarekin mehatxatu bezala, langile klase frantziarraren edo beste estatu europar bateko langileen irtenbidea? Nola defenda daitezke langile klasearen interesak egoera honetan? |
|
Modificado el ( lunes, 26 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Antonio Garcia. Uztailak 21.
|
|
miércoles, 21 de julio de 2010 |
Eskari demokratikoek ezin ase dezakete langile alderdia. Burgesia txiki demokratikoak iraultza helburuak gutxi gorabehera bete direnean bukatzea nahiko balu ere, gure interesa eta gure betebeharra etengabeko iraultza egitea da, martxan izatea klase diruduna eta dominatzailea boteretik bota arte (...) eta ekoizpen indar nagusiak langileen esku egon arte. Guretzat arazoa ez da jabetza pribatua erreformatzea, baizik eta indargabetzea; ez klase antagonismoak leuntzea, baizik eta klaseak indargabetzea; ez egungo gizartzea hobetzea, baizik eta berri bat ezartzea. Marx eta Engels, Liga Komunistako Komite Zentraleko Zirkularra (1850eko martxoa) |
|
Modificado el ( miércoles, 21 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Uztailak 19.
|
|
lunes, 19 de julio de 2010 |
|
10 euro ordainduta 6 ale, urte osoko aldizkariak, zure etxean jasoko dituzu. Bidali zure datuak eta gure kontu korrontea pasako dizugu |
|
Modificado el ( lunes, 26 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Ted Grant. Uztailak 18.
|
|
domingo, 18 de julio de 2010 |
|
Ted Grantek 1945eko martxoan, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala idatzitako artikulua da jarraian gazteleraz eta oharrez hornitua aurkezten duguna. Gerra bukatu ondoko egoera sakonki aztertu eta ondorengo gertakari zenbait aurreikusten dira bertan. Ikasgai askoz betetako artikulua dugu honakoa. |
|
Modificado el ( domingo, 18 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Urtzi Reguero. Uztailak 18.
|
|
domingo, 18 de julio de 2010 |
|
Eliza katolikoko elizgizonekin lotuta dagoen pedofiliaren arazoa kontu berria ez bada ere, azken aldian azaleratu diren herrialde, biolatzaile eta adin txikiko biktimen kopuru altuak, gaia munduko politikako lehen planoan jarri du. |
|
Modificado el ( lunes, 19 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Jaume Garcia. Uztailak 16
|
|
viernes, 16 de julio de 2010 |
|
Uztailaren 10ean Bartzelonan Estatutaren murrizketen kontra deitua zegoen manifestaldiaren arrakasta ukaezina da. Guardia Urbanak milioi bat eta ehun mila lagun bildu zirela baieztatu du eta antolatzaileek milioi bat eta erdi lagun bildu zirela diote. Lynceren baieztapena (ustezko adituak aglomerazio kontuetan), 56.000 lagun bildu zirela, adar jotze bat da. Zalantzarik gabe, manifestaldi jendetsua eta masiboa izan zen eta garrantzitsua da bere esanahia ulertzea. |
|
Modificado el ( viernes, 16 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Aitzol Arribilaga. Uztailak 13.
|
|
martes, 13 de julio de 2010 |
|
Azken hamarkadan, Europako herrialde gehienetan langile klasearen mobilizazio jendetsuak ikusteko aukera izan dugu, adibidez 2002an Italian 12 milioi langilek babestutako greba orokorra Berlusconiren gobernuaren aurka 3 milioi manifestarirekin, Irakeko gerraren aurkako mobilizazio masiboak… eta honela zerrenda luze bat, Estatu frantziarrean, Austrian, Belgikan, Irlandan, Danimarkan, Grezian, etab… |
|
Modificado el ( martes, 13 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Uztailak 13.
|
|
martes, 13 de julio de 2010 |
|
Zapateroren gobernuaren herstura planarekin eta lan erreformarekin fase berri bat ireki da. Kapitalista espainiarrek, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kapitalisten babesarekin, langile klasearen aurkako erasoak handitzeko erabakia hartu zuten eta PSOEren gobernua, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, hau praktikan jartzen ari da. Honen ondorioz, gatazka sozial sakonagoak eta ezegonkortasun politiko handiagoak sortzeko mehatxua egon arren, klase dominatzaileak ondorioztatu du garaia dela “neurri estrukturalak” martxan jartzeko. |
|
Modificado el ( martes, 13 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Alizia Cuesta
|
|
viernes, 09 de julio de 2010 |
|
Europako burgesiak herrialde guztietan areagotu ditu langileen kontrako erasoak. Jarraian, Europako (eurozonakoa izan edo kanpokoa) herrialde zenbaitetan eman diren langileen kontrako erasoak azalduko ditugu laburki (gazteleraz). |
|
Modificado el ( viernes, 09 de julio de 2010 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Ekainak 30.
|
|
miércoles, 30 de junio de 2010 |
|
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, EILAS, Hiru, ESK, EHNE eta CCOO) esan duenez atzoko grebak arrakasta eta jarraipen handia izan zuen. Patronalaren arabera, ordea, jarraipen eskasa izan omen zuen. Beste behin agerian geratu da langile klaseak duen bere aurkako erasoei aurre egiteko duen potentziala. |
|
Modificado el ( miércoles, 30 de junio de 2010 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Ekainak 18.
|
|
viernes, 18 de junio de 2010 |
|
Euskal Herriko gehiengo sindikalak Greba Orokorrerako deia egin du ekainaren 29rako. Behean doana, Euskal Herria Sozialistak ekainaren 29ko greba orokorrerako batik bat enpresa eta poligonoetan banatuko duen eskuorria dakargu. IRAKURRI eta ZABALDU!! |
|
Modificado el ( viernes, 18 de junio de 2010 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Ekainak 18.
|
|
viernes, 18 de junio de 2010 |
Maiatzaren 27an Madrilgo kongresuan onartutako Zapateroren gobernuaren herstura planak eta lan erreformak fase berri bat ireki dute. Kapitalista espainiarrek, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kapitalisten babesarekin, langile klasearen aurkako erasoak handitzeko erabakia hartu zuten eta PSOEren gobernua, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, hau praktikan jartzen ari da. Honen ondorioz, gatazka sozial sakonagoak eta ezegonkortasun politiko handiagoak sortzeko mehatxua egon arren, klase dominatzaileak ondorioztatu du garaia dela “neurri estrukturalak” martxan jartzeko. |
|
Modificado el ( viernes, 18 de junio de 2010 )
|
|
Escrito por Miriam Municio. Ekainak 11.
|
|
viernes, 11 de junio de 2010 |
|
Maiatzaren 5ean aurtengo laugarren greba orokorra antolatu zen Grezian PASOKen gobernuak aurkeztutako herstura planari erantzuna emateko. Greziako gobernuak 30.000 milioi murriztu nahi ditu hiru urtetan plan honekin, eta horren truke Europako Batasunak eta FMIak 110.000 milioi euroko erreskate fondoa emango die, estatu greziarrak dituen zorrei aurre egiteko. |
|
Escrito por Antonio Garcia. Ekainak 11.
|
|
viernes, 11 de junio de 2010 |
|
Maiatzaren 14ean estatu espainiarreko IBEX-35a %6,6 erori zen, bere historiako erorketa handienetakoa eta 2008ko urritik handiena izan zuen. Erorketa honek eragina izan zuen beste boltsa europarretan, zor espainiarraren kostuan eta euroan. |
|
Modificado el ( viernes, 11 de junio de 2010 )
|
|
Escrito por Trotsky. Ekainak 10.
|
|
jueves, 10 de junio de 2010 |
Jarraian Trotsky idatzi zuen artikulu bat dakarkigu, gaztelaniaz idatzia (La curva del desarrollo capitalista). Artikulu honetan kapitalismoaren garapena nolakoa den azaltzen du; irakurri beharreko artikulu kapitalismoaren funtzionamendua eta egungo egoera ulertu nahi duenarentzat. |
|
Modificado el ( jueves, 10 de junio de 2010 )
|
|
Escrito por Ibon Artola. Ekainak 6.
|
|
domingo, 06 de junio de 2010 |
|
Sistema kapitalista krisi gogor bat igarotzen ari da mundu mailan, 30. hamarkadatik handiena. Krisi honek erakusten du kapitalismoa ez dela gizateriaren garapena bermatzen duen ekoizpen sozialeko sistema, basakeriarik latzenak sortzen dituena baizik. Gerrak, langabezia masiboa, zapalkuntza, miseria eta gosea eragiten dituzte multinazionalak eta bankuak kontrolatzen dituzten kapitalista gutxi batzuek, gaur egun dagoen teknika eta industria guztiarekin herritarren arazoak konpontzeko aukera egongo litzatekeenean. |
|
Modificado el ( domingo, 06 de junio de 2010 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 28.
|
|
viernes, 28 de mayo de 2010 |
|
Atzo Gipuzkoako grafikagintzan izan zen greba eta gaur metalgintzan. LAB sindikatuak adierazi duenez, atzokoak jarraipen handia izan zuen eta gaurkoak ia erabatekoa. Hurrengo pausoa langile (eta langabetu) guztiak bilduko dituen greba orokorra egitea da! |
|
Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
|
|
Escrito por Iker Otermin. Maiatzak 28.
|
|
viernes, 28 de mayo de 2010 |
|
Marxek Manifestu Komunistan aipatu zuen bezala, kapitalak ezinbestekoa du etengabe ekoizpen baliabideak iraultzen egotea, sistema honek ezin baitezake aurrera egin ez badago lanaren produktibitatea handitzeko guda jarrai batean. Hain zuzen ere, honako behar hau izan zen manufakturako ekoizpen modutik kontzentrazio industrial handietara igarotzea bideratu zuen motorra. Industriaren gailentze honek aldi berean berebiziko garrantzia izan zuen ekoizpen erlazio kapitalisten garaipena finkatzeko prozesuan. |
|
Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 28.
|
|
viernes, 28 de mayo de 2010 |
|
Ezkerreko Oposizioa 1923an jaio zen sobietar estatua sortzen ari zen burokratizazioari eta Alderdi Boltxebikean eta Internazional Komunistan garatzen ari zen degenerazio ideologikoari aurre egiteko. Leninek berak 1920an gero eta “deformazio burokratiko“ sakonagoa gertatzen ari zela salatu zuen. |
|
Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 27.
|
|
jueves, 27 de mayo de 2010 |
|
Frantziako gobernuak jubilazio adina 60 urtetik 63 urtera igo nahi du. Hori dela eta, greba deitu dute gaurko Frantzia osoan. LABek bat egin du Baionan egin den manifestazioan |
|
Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
|
| << Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>
| | Resultados 1 - 20 de 526 | |
|
Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla
helbidera
|